Izan zaitez partaide Jardun biko Enpresari buruzko Trebetasun Taldearen 2. belaunaldian!

“Oraina eta Geroa Uztartuz” ekimena Gipuzkoako enpresa sarearen aukerak, balio diferentziala eta iraunkortasuna sustatzeko programaren esparruan garatutako proiektua da, eta Eskubietako enpresaren Eredu bat garatzea du helburu nagusitzat.

Finkatutako lorpenetatik abiatuta, honako helburu hauek lortu nahi dira:

  •     Proiektuaren emaitzen hedatzea areagotzea, Jardun biko enpresaren paradigmak gero eta zabalkunde handiagoa izan dezan Gipuzkoako enpresen artean.
  •     Jardun biko Enpresa Erreferentzia Ereduaren aplikazio praktikoak handitzea.

Testuinguru horretan kokatzen da Eskubietako Enpresari buruzko Trebetasun Taldearen sorrera.

Zer da Eskubietako Enpresari buruzko Trebetasun Taldea?

Trebetasun Taldeak helburua, Jardun biko Enpresari buruzko prestakuntza ematea da eta parte hartzaile bakoitzak eramango duen kasu zehatzari aplikatzea.

Lan saio baten edukiak:

  •     Jardun biko Enpresaren ereduari buruzko prestakuntza.
  •     Eredua parte hartzaile bakoitzak eramango duen kasu zehatzari egokitzea.
  •     Jardun biko hazkundeko ibilbidea egin duten enpresen ereduak aurkeztea.
  •     Parte hartzaileen artean eztabaidatzea.

Informazio praktikoak:

Lan saioak MU Enpresagintza Fakultatean egingo dira, Oñatin.

Lan saioak presentzialak izango dira, eta honako hau egitura jarraituko dute:

  •     Egutegia: 1 saio hilean (apirila, maiatza eta ekaina)
  •     Ordutegia: 09: 00etatik 13: 00etara.

Trebetasun Taldean parte hartzea:

  •     Irekia da,
  •     Doakoa da…

Eskubietako Enpresaren Eredua ezagutu eta erabili nahi duten enpresa guztientzat.

Trebetasun Taldean parte hartzeagatik eskuratutako onurak:

  •     Enpresa kudeaketaren arloko ezagutza aurreratua eskuratzea.
  •     Eskubietako Enpresaren Eredua ezagutzea.
  •     Enpresa kudeaketa hobetzeko esperientzia praktikoak beste pertsona batzuekin partekatzea eta eztabaidatzea.

Nola eman izena.

Taldea irekita dago parte hartu nahi duten Gipuzkoako enpresa guztientzat.

Parte hartzeko, izena eman behar da:

  •     Telefonoz, 943 104 245 zenbakira deituz.
  •     Posta elektronikoz, helbide honetara: morobengoa@isea.eus

Gogoratu: Tokiak mugatuak daude.

Izan zaitez partaide Jardun biko Enpresari buruzko Trebetasun Taldearen 2. belaunaldian!

like0

Viewed 41 times