ISEA S.Coop.ek Internet of Things-i (IoT) buruzko jardunaldia antolatu du.

ISEAk eta SPRI-Enpresa Digitalak antolatuko jardunaldia da.

Jardunaldiaren bitartez IoT alorrean kokatzen diren teknologien egungo egoera aztertuko da, hala nola datuak jasotzeko sentsoreak, hodeian ezarrita dauden plataformetara bidaltzeko komunikazioak edota, azkenik, batutako datuen erabilera.

Horrez gain, IoT teknologiatan oinarritzen diren produktu eta zerbitzuak aurkeztuko dira, enpresentzat baliagarriak direnak eta negozio-ereduak osasungintzan, energia alorrean, ingurumen alorrean edo smart city bezalako sektoreetan eragin handia izaten dabiltzatenak.
 

JARDUNALDIAREN HELBURUAK


Jakina denez, duela urte batzuk ikasle talde batek, jolasean ari zirela, freskagarri makina bat Internetera konektatu zuen makina hutsik ote zegoen jakiteko. Hamarkada batzuk ondoren, mota guztietako produktu eta sentsoreak Internetera lotzeko teknologia eragin diskretu baina oso sakona izaten ari direla ikusten ari gara. Gainera, itxura guztien arabera, aipatu joera bizkortu egingo da. 


Teknologia horiek heldutasun, eraginkortasun handikoak eta merkeakizatea lortu dute eta orain arte pentsaezinak ziren era guztietako aplikazioak ahalbidetzen dabiltza. Jardunaldiaren lehen helburua IoT teknologien egungo egoerari buruzko informazioa ematea da. Bigarrenetik, ezarpen-proiektuak arrakastaz garatzeko gakoakerakutsi eta, azkenengo helburutzat, etorkizunerako hatzematen hasi diren joerei eta sor daitezkeen disrupzioei pixka bat begiratzea izango da.


Horretaz gain, Jardunaldiaren helburu gehigarri bat honako hauxe da: kontzeptu horiek publiko ez-teknologoari helaraztea, negozio-ikuspegia duen publikoari alegia. Helburu hori jarraiki, enpresa helduek zein startup-ek teknologia horietan oinarritutako produktu eta zerbitzu berriak aurkeztuko dituzte.

NORI ZUZENTZEN ZAIO JARDUNALDIA?


Hasiera batean, jardunaldia sail teknikoetako, berrikuntzako eta negozio-garapeneko pertsonei eta ekintzaileei zuzenduta dago. 


Hala ere, IoT aplikazioak oso zabalak direnez, jardunaldia interesgarria gerta dakioke beste jende askori, hala nola, mantenuko arduradunak edota prozesuak optimizatzeko eta negozio-eredu berrietan interesa duten merkataritza-arloko pertsonentzat.


Lan eremuei dagokionez, jardunaldiak hainbat arlo jorratuko ditu, hala nola osasungintza,  adinekoen zaintza, ingurumen alorra, energia edota etxebizitzak eta industria, besteak beste

PROGRAMA

SARRERA

  • Isea     María Ruiz    Internet of Things (IoT). Jardunaldiaren aurkezpena
  • Deusto Seidor    Carlos Polo    Zergatik izan daiteke orain IoT-aren garaia?
  • Ikerlan     Idoia de la Iglesia    VM2M-tik AIoT-ra: nolatan Edge Computing-ak, 5G telecomunikazioak eta Adimen Artifizialak Industria 5.0 iraultza dakarte?

ATSEDENA - KAFEA

1 Gela

  • LKS Next    Juan José Rodríguez    Lamassu IoT: gailuen nortasunaren kudeaketa.
  • Owasys Advanced Wireless Devices        
  • Wattio    Patxi Echeveste    Tech & Touch

2 Gela

  • Zylk    Alfonso Gonzalez y Ester Sola    Adimen Artifiziala IoT gailutan: MLBuffet izenekoa, Machine Learning eredu arinen zerbitzaria Edge izeneko alorrera Adimen Artifiala daramana
  • Barbara IoT    Sergio Liedo    Edge Edge Computing izenekoa industria zerbitzuak garatzeko teknologia sorberria
  • Inalia    Ainhoa Jausoro    IoT-en emaria osasun betearen jarraipena egiteko sistemetan
  • Bihar    Yurgi Arginzoniz   Pertsona nagusiek izan dezaketen arazoei aurrea hartzenlanguntzen duen mugimen-ebaluazioaren sensorizazioa

3 Gela

  • Magnet    Asier Galdos    Biotz: IoT aplikazio plataforma berritzailea.
  • Aquadat    Mikel Aguirre + Jorge Garcia del Arco    Digitalizazio urtsua: IoT-tik Birki Digitalera
  • Domusa Teknik    Mikel Argoitia    Etxeko erosotasun alorreko IoT teknologien abantailak.
  • ClCircular    Iñigo Alonso y María Martínez    IoT sentsoreen alokairu eskaintza garraio-zamen jarraipena burutzeko asmoz

Esteka honek jardunaldian izena emateko izapideak egiteko aukera ematen du.

https://enpresadigitala.spri.eus/eu/internet-things-iot-teknologiaren-egoera-produktuak-eta-zerbitzuetan-erabilpen-adibideak/

 

like0

Viewed 69 times