MU Turismo enogastronomikoaren IV. foroan
Foro honetan merkataritza eta marketin gaietako hainbat adituk parte hartuko dute, hitzaldiez gain ostatu emaile edo xede turistiko, upategi edo tabernentzako zehazki prestatutako tailerrak ere egongo dira, bakoitza gai horretako aditu batek zuzendua eta bertan planteatuko dira jardun arlo horretako auzi zehatzak, erronkak eta gako praktikoak.
Topaketa hau emaitzak hobetu eta optimizatu nahi dituzten enpresa guztiei zuzendua dago, hala nola xede enogastronomikoetako eta ardoaren ibilbideetako kudeatzaileei, udaletako tokiko Zuzendaritza Administratiboetako ordezkari politiko eta teknikoei, turismo eta marketingeko ikasleei, hedabideetako profesionalei eta turismo enogastronomikoarekin zerikusia duten bestelako profesionalei.
Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoko Iñaki Lakarra irakasle eta ikertzaileak Merkaturatzea eta nazioarteko online ikusgarritasuna hitzaldia emango du
Iturria: MONDRAGON.edu
Viewed 145 times