Mondragon Unibertsitateak Produktu eta Zerbitzuen Diseinu Estrategikoko Masterra bilbon eskainiko du.

Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoak eskainitako masterra da eta 2 urteko iraupena du. Lau urtez Arrasateko kanpusean eskainitako masterra da, eta hurrengo urtean lehen aldiz Bilboko Bilbao Berrikuntza Faktorian ere eskainiko da. Masterrean produktu zein zerbitzu berrien berrikuntzarako diseinu erreminten erabilera irakasten da. Alde batetik, produktu baten diseinu eta garapen aurreratua (design the thing right ingelesez azalduz), eta produktu eta zerbitzuen diseinu estrategikoa (design the right thing) bestetik. Masterraren bigarren urtean ikasleak urtebeteko proiektua egingo du bertako edo nazioarte enpresa batean.

MU Europako DEWI proiektuan.

DEWI proiektuak hari gabeko sistemak ezarri nahi ditu hainbat arlotan, horien artean ibilgailuak, trena, aeronautika eta eraikuntza. Gainera, interoperabilitate esparru bat lortu nahi da, arlo bakoitzean erabiltzen diren metodoak eta sistemak besteetan ere erabili ahal izateko, kostuak eta denbora aurrezteko. Proiektu honetan partaide dira Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoa, ETIC, Mondragon Korporazioa eta Fagor Elektronika, Mondragon Korporazioaren ordezkari gisa. Beste hainbat enpresa handik ere parte hartu dute: Volvo, Philips, NXP, AVL eta Valeo, besteak beste.

Suscribirse a RSS - hito 1 + MGEP + STARTUPS + gestión de residuos