MGEP Innobasqueren asteartean izan da.

Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoak, KNOWTOUR deritzan ETORTEK proiektuaren partner ikertzailea den heinean, “Innobasqueren astearteak” izeneko saioan parte hartu du, hizkuntzen I+G+b-ari lotuta, Bilboko Basque Center for Applied Mathematics (BCAM) zentroaren egoitzan. Bertan Euskadin hizkuntzaren industria osatzen duten eragile nagusiek parte hartu zuten, eta bere jardueraren muina da hizkuntzen tratamenduari lotutako produktuak eta zerbitzuak diseinatzea, ekoiztea eta merkaturatzea.

Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikotik Ainhoa Serna, Felix Larrinaga, Osane Lizarralde irakasleek eta Unai Bernabe doktoregaiak parte hartu zuten,  guztiak ala guztiak Sofware ingeniaritza-Web ingeniaritzako ikerketa lerrokoak.

KNOWTOUR proiektuaren izenburua “Ezagutzan oinarritutako bidaien eta turismoaren industria baterantz” da, Eusko Jaurlaritzako Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren ETORTEK 2011-2013 programako proiektu bat da, eta ikerketaren xede nagusia  turisten aztarna digitala aztertzea da (gure herrialdea bisitatu aurretik, bitartean eta ondoren), helmuga baten balioa (guri dagokigunez, Euskal Herria) agerian jartzen duten arrazoiak zein diren identifikatzeko, turistaren ikuspegitik. Horretarako, bisitariaren portaerak aztertzen dira bisita turistikoa garatzeko eszenatoki desberdinetan eta, horrela, portaerari buruzko ondorioak ateratzen dira, bere jarduerei, lehentasunei, ohiturei eta abarri buruz, bere esperientzia ahalik eta gehien pertsonalizatu ahal izateko. Horrez gain, turisten ikuspegien eta helmugaren kudeatzaileen artean korrespondentziarik dagoen aztertzen da, hau da, turistek helmuga bat nola hautematen duten eta helmugaren kudeatzaileek nola sustatzen duten. Horrenbestez, ahulguneak identifikatu daitezke, lehiakortasun turistikoa hobetzen laguntzeko.

Aplikatu diren teknologiak dira Web soziala, teknologia semantikoak, web semantikoa eta Linked Open Data; horrez gain, euskal erakundeek eskaintzen dituzten ODE (Open Data Euskadi) datuen zabalkundearekin ere lan egin da.

Iturria: MONDRAGON.edu

like0

148 visualizaciones