Mondragon korporazioak TFG/TFM sarien bigarren edizioa ipini du martxan non 18.000 € baino gehiago banatuko diren saritan
MONDRAGON Korporazioak Premios TFG-TFM MONDRAGON Sariak 2023-ko bigarren edizioa jarri ditu abian eta Mondragon Unibertsitatetik Gradu-amaierako eta Master-amaierako ikasleen parte-hartzea sustatu nahi dugu.
Hauek dira lehiaketan parte hartzeko ikasleek bete behar dituzten baldintzak:
- Gradu edo Master Amaierako Lana 2022eko urriaren 1etik 2023ko irailaren 30era bitartean aurkeztu izana.
- 10eko eskala batetan gutxienez 8 puntu lortu izana.
- Lanaren gaia Sarien 5 kategorietako batekin lotuta egotea:
- Danobatgroup saria eraldaketa digitalari: Adimen Artifiziala, automatizazioa eta robotika.
- MONDRAGON saria pertsonetan oinarritutako eraldaketari: talentua, aniztasuna eta inklusioa.
- Fagor Taldea saria eraldaketa energetiko-klimatikoari: deskarbonizazioa, ekonomia zirkularra eta neutraltasun klimatikoa.
- Orbea saria mugikortasun osasungarria eta iraunkorra – ekodiseinua, digitalizazioa eta ongizatea.
- Laboral Kutxa saria finantzen eraldaketari, gizartea eraldatzeko.
Informazio gehiago, lehiaketaren oinarriak eta izen ematea
Iturria: mondragon.edu
42 visualizaciones