Mondragon korporazioak TFG/TFM sarien bigarren edizioa ipini du martxan non 18.000 € baino gehiago banatuko diren saritan

MONDRAGON Korporazioak Premios TFG-TFM MONDRAGON Sariak 2023-ko bigarren edizioa jarri ditu abian eta Mondragon Unibertsitatetik Gradu-amaierako eta Master-amaierako ikasleen parte-hartzea sustatu nahi dugu.

Hauek dira lehiaketan parte hartzeko ikasleek bete behar dituzten baldintzak:

  • Gradu edo Master Amaierako Lana 2022eko urriaren 1etik 2023ko irailaren 30era bitartean aurkeztu izana.
  • 10eko eskala batetan gutxienez 8 puntu lortu izana.
  • Lanaren gaia Sarien 5 kategorietako batekin lotuta egotea:
  1. Danobatgroup saria eraldaketa digitalari: Adimen Artifiziala, automatizazioa eta robotika.
  2. MONDRAGON saria pertsonetan oinarritutako eraldaketari: talentua, aniztasuna eta inklusioa.
  3. Fagor Taldea saria eraldaketa energetiko-klimatikoari: deskarbonizazioa, ekonomia zirkularra eta neutraltasun klimatikoa.
  4. Orbea saria mugikortasun osasungarria eta iraunkorra – ekodiseinua, digitalizazioa eta ongizatea.
  5. Laboral Kutxa saria finantzen eraldaketari, gizartea eraldatzeko.

Informazio gehiago, lehiaketaren oinarriak eta izen ematea

Iturria: mondragon.edu

 

like0

Viewed 42 times