Leartiker fabrikazio aditiborako edo 3Drako materialak garatzen ari da.

Leartiker zentro teknologikoak 3Dn inprimatzeko ingeniaritzako material sorta berri bat garatu du. Horren erakusgarri izan da Leartikerrek Bilbon azken Maker Faire azokan izan duen presentzia.

Bilbon eginiko jardunaldian Markina-Xemeingo zentro teknologikoak MyMat izeneko “spin-off”-eko proiektua aurkeztu zuen, aplikazio berezietarako termoplastikozko harizpiak fabrikatzeko eta merkaturatzeko asmoarekin.

Harremanak sektoreko enpresekin

Eroskik supermerkatu bat ireki du Zumaian.

Tokiko janari fresko mota asko izango da saltokian. Horretaz gain, ogia egiteko labe propioa izango du; horrela, okindegi produktu freskoak bermatuko dira egunero; gainera, urdaitegian, langile bat egongo da.

EROSKI/city bereizgarridun frankizia supermerkatua inauguratu du EROSKIk Zumaian (Gipuzkoa), Ardantzabide kaleko bederatzigarrenean. 290 metro koadro ditu, eta ekoizle liderretako, marka propioko eta tokiko 3.500 produktu sorta izango ditu. Saltokia irekita, lau lanpostu sortu dira.

Laboral Kutxak 2013ko euskal ekonomiari buruzko txostena aurkeztu du.

Txostenak 2013ko datu esanguratsuenak jasotzen ditu eta horretaz gain, 2014 eta 2015erako aurreikusten diren hainbat aspektu aztertzen ditu. Etorkizun ekonomikoari buruz, aipatzen da ziurgabetasuna dela ezaugarri nagusiena.

2013ko txostena ikusita, hauek dira aspektu nabarmenenak:

-       2013an, EAEko BPGd-ak -% 1,2 egin zuen behera; estatu osoan izandako atzeraldiaren parekoa, eta Nafarroako Foru Erkidegoan izandako -% 1,3aren antzekoa. Irakurketa positiboagoa ere egin dezakegu, ordea, 2013ko erdialdean susperraldia hasi eta, horri esker, urte osoko atzerakada 2012an izandakoa baino txikiagoa izan baita azterketa honen helburu diren eremu geografikoetan.

Columbus markak triatleten TriBag poltsa berria aurkeztu du.

Columbus, Wingroup kooperatibako marka komertziala izanik, TriBag kirol poltsa aurkeztu berri du, bereziki triatletei zuzenduta. Poltsak bost konpartimentu desberdin ditu, kirolariak behar duen guztia gordetzeko: kaskoa, kirol zapatilak, bizikletako oinetakoak, neoprenoa, eta dokumentazioa. TriBag definitzeko eta diseinatzeko aspektu desberdinak hartu dira kontuan eta triatleta batzuen kolaborazioa ezinbestekoa izan da.

Tri Bag poltsa berri honen bitartez Columbus markak triatloira jauzia egin du.

ULMA Agricolaren HIGH TUNNEL berotegia.

Merkatuan 35 urteko esperientzia duelarik, ULMA Agricolak produktuen aukera zabala du dagoeneko, eta hori zabaltzen eta bilakatzen ari da, eta etengabe sortzen diren beharretara egokitzen.

ULMA Agricolak eskari bakoitzaren beharretara ondoen egokitzen den irtenbidea eskaintzeko egiten du lan beti. Horretarako, instalazioak zein herrialdetan egiten diren eta bertako baldintza klimatikoak aztertzen dira, eta kasu askotan egitura bereziak garatzen dira, bezero bakoitzaren beharretara egokitzen direnak. Instalazio bakoitzean produktu bakarrak sortuz.

Gerodan equipa la segunda fase de la Residencia María Antonia Brusau, del Grupo CLECE, en Tardienta, Huesca

Gerodan.

Gerodan, empresa de la Corporación MONDRAGON, ha equipado la segunda fase de la residencia del Grupo CLECE María Antonia Brusau, situada en Tardienta (Huesca). Este ha sido el primer proyecto ejecutado con el Grupo CLECE con plena satisfacción, y abre la puerta a inminentes proyectos de CLECE, un grupo con implantación nacional y con un importante dinamismo.

MCCGRAPHICS-ek kalitate editorialaren Juan de Yciar saria jaso du

Kalitate editorialeko "Juan de Yciar" sariek Instituto Bibliográphico Manuel de Larramendi erakundeak banatzen ditu, produkzio editoriala suspertzeko.

"Instituto Bibliográphico Manuel de Larramendi" erakundeak Juan de Yciar sariak banatu berri ditu eta aurten obra orokorrak kategorian "EHU tipografía korporatiboa/EHU tipografía corporativa" lana saritu du. Egileak, Eduardo Herrera Fernández, Leire Fernández Iñurrategi, María Pérez Mena eta Daniel Rodríguez Valero izan dira. UPV/EHUk argitaratu du eta mccgraphics-en inprimatu da

15 empresas de los cinco continentes, seleccionadas para el primer programa mundial de aceleración de startups DIG EAT ALL Food

Durante 5 semanas estas empresas convivirán en Basque Culinary Center, el Silicon Valley de la gastronomía, donde recibirán el impulso necesario para llevar sus proyectos a nuevos niveles de desarrollo.

Tras analizar un centenar de candidaturas procedentes de los cinco continentes, un total de 15 startups de 14 países han sido seleccionadas para participar a partir del 1 de septiembre en la primera edición de DIG EAT ALL Food & Tech Living Lab en Basque Culinary Center.

El primer programa de aceleración de empresas de alimentación y tecnología –food and tech- está impulsado por Basque Culinary Center, Mapamundi y Mugaritz. Cuenta además con la colaboración de la sociedad de promoción Fomento de San Sebastián.