DREAMWORKS Big Data edizio espezifikoa: Aplikazioak eta kasu praktikoak Osasunaren, Industriaren eta Kontsumoaren alorretan.

DREAMWORKS saio honen helburua da sektore-aplikazioen eta Big Data irtenbideen alorretan negozio aukerak identifikatzea, bereziki Osasunaren, Industriaren eta Kontsumoaren sektoreetan. Hori dela eta, oraingoan publiko xedetzat jotzen dira Big Data teknologien eta irtenbideen esparruan, lankidetzan oinarritutako ekintzailetzaren bidetik, negozio jarduera berriak sustatzeko asmoa duten kooperatibak.

Big Data sektorean negozio aukerei buruzko  DREAMWORKS saio monografiko honek  honako formatua du:

1.- Big Data teknologiak eta irtenbideak. Sarrera: Mondragon Goi Eskola Politeknikoa (Iñaki Garitano, Ikertzailea, Doktore-tesia “Jokabidearen Modelatzea Kontrol Industrialeko Sistemetako Irregulartasunen Antzematerako”).

Ikus-entzunezko Komunikazioa graduko ikasleek Gradu Bukaerako Lanak aurkeztuko dituzte erakundeen ordezkarien aurrean.

Ikus-entzunezko Komunikazioa graduko laugarren mailako ikasleek euren Gradu Bukaerako Lanak (GBL) aurkeztuko dituzte enpresa era erakundeetako ordezkarien aurrean, ostiralean, ekainaren 19an, Aretxabaletako campusean egingo den ekitaldi akademiko irekian. Ekitaldia baliatuko da banatzeko Kimu Berri sariak.

Xaflaren konformazio teknologiei buruko workshop-a egingo da eguaztenean Garaia berrikuntza-gunean.

Bihar, eguaztena, “Aleazio metaliko aurreratuen konformaketaren worshopa” izango da Garaia berrikuntza-gunean . Bertan, hainbat enpresek hartuko dute parte eta jardunaldia egun guztian zehar luzatuko da.

MUren Mondragon Goi Eskola Politeknikoko Materialak Eraldatzeko Prozesu Aurreratuen ikerketa-taldeak “Aleazio metaliko aurreratuen konformaketaren workshopa” antolatu du bihar, eguaztena, Garaia berrikuntza-gunean. Jardunaldia goizeko 8:30etatik 18:00etara izango da eta bertan, Fagor Arrasate S. Coop., Matricis Coop., Batz S. Coop, Ulma Piping S. Coop., Alfa Taldea eta CIE Automotive eta Ortic 3D AB enpresa suediarrak hartuko dute parte txostengile gisa.

Evento final de cierre de la 1ª edición de Etorkizuna Elkarrekin Eraikiz (E3!)

Mañana, día 17 de junio, a partir de las 10 de la mañana, se llevará a cabo el evento final de cierre de la 1ª edición de Etorkizuna Elkarrekin Eraikiz (E3!).

El evento se llevará  a cabo en la sala 1208 (Sala de maquetas de DBZ, en el edificio 1 del campus Loramendi de MGEP en Mondragón).

En el curso de esta sesión, los promotores deberán llevar a cabo una presentación de 15 minutos de duración, conforme a los contenidos definidos en una plantilla adjunta.

A esta sesión deberán de asistir igualmente los tutores de las empresas que han intervenido en la 1ª edición de Etorkizuna Elkarrekin Eraikiz (E3!).

IK4-Ikerlan tren garraioa irauli nahi duen europar proiektu batean parte hartzen ari da.

Europar Batasunak (EB) iraultza ekarri nahi du tren bidezko garraiora, erabilera sustatzeko eta sektoreko enpresen lehiakortasuna bultzatzeko. Xede horrekin, Roll2Rail izeneko proiektu anbiziotsu bat jarri du martxan, eta IK4-Ikerlan euskal zentro teknologikoa bertan ari da parte hartzen, proiektuaren lidergo teknologikoa duen CAF enpresarekin batera.

I+G+B bultzatu nahi du, merkatura orientatuta nabarmen, tren sektorearen produktuetarako soluzio berritzaileetan teknologia aurreratuak azkarrago integratzeko.

Hirugarren urtez jarraian, Lanbai azokak arrakasta izan du.

Inaugurazioa 14:45ean izan da, MUren Goi Eskola Politeknikoaren 11. eraikinean (Garaia Berrikuntza Gunea). MUko errektore Vicente Atxak, Arrasateko jarduneko alkate Inazio Azkarragaurizarrek, Lanbideko Lan Aktibazioko zuzendari Gotzone Sagarduik eta Gipuzkoako Foru Aldundiko ordezkari batek inauguratu dute azoka. Ondoren, 15:00etatik 19:00etara, III. Enplegu eta Prestakuntza Azoka burutzen ari da. Guztira, 30 enpresa baino gehiagok parte hartu du.

Azokaren antolatzaileak dira: Mondragon Unibertsitatea, Arrasateko Udala, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politika departamentuaren Erakunde Autonomoa den Euskal Enplegu Zerbitzua, LANBIDE eta MONDRAGON Korporazioa.

Liebherr adjudica a LKS el proyecto de su nueva planta en India.

LKS diseñará la nueva planta de producción y almacén de refrigeradores y congeladores de Liebherr Appliances India en Aurangabad, India. El alcance de los servicios contratados incluye además del anteproyecto y el proyecto de ejecución, la gestión de la contratación y un estudio de simulación energético y lumínico. Se trata de una parcela de 200.000 m² y en la fase final la planta tendrá una superficie de 100.000 m².

4.0 industria-iraultzari aurre egiteko jardunaldia Michel Baudinen eskutik.

4.0 industria (‘industria adimenduna’ ere esaten zaio) laugarren industria-iraultzatzat jotzen da. Funtsezko informazioa kudeatuz enpresa erakunde adimendun bihurtzea eta, horri esker, negozio-emaitza hobeak lortzea da horren helburua; hau da, industriaren produkzio- eta logistika-eredua aldatu eta eredu aurreratuagoa eta iraunkorragoa ezartzea. Enpresentzat zer-nolako erronka dakarren jakitun, MONDRAGON UNIBERTSITATEAK “4.0 industria: Lean manufacturinga baino harago. Enpresen arrakasta-adibideak AEBn” izeneko jardunaldia egingo du Bilboko Berrikuntza Gunean, datorren astelehenean, ekainaren 15ean, 17:00etatik 19:00etara.