DREAMWORKS Big Data edizio espezifikoa: Aplikazioak eta kasu praktikoak Osasunaren, Industriaren eta Kontsumoaren alorretan.
DREAMWORKS saio honen helburua da sektore-aplikazioen eta Big Data irtenbideen alorretan negozio aukerak identifikatzea, bereziki Osasunaren, Industriaren eta Kontsumoaren sektoreetan. Hori dela eta, oraingoan publiko xedetzat jotzen dira Big Data teknologien eta irtenbideen esparruan, lankidetzan oinarritutako ekintzailetzaren bidetik, negozio jarduera berriak sustatzeko asmoa duten kooperatibak.
Big Data sektorean negozio aukerei buruzko DREAMWORKS saio monografiko honek honako formatua du:
1.- Big Data teknologiak eta irtenbideak. Sarrera: Mondragon Goi Eskola Politeknikoa (Iñaki Garitano, Ikertzailea, Doktore-tesia “Jokabidearen Modelatzea Kontrol Industrialeko Sistemetako Irregulartasunen Antzematerako”).
2.-Big Data teknologien eta irtenbideen sektorearekin zerikusia duten negozio-esperientzien azalpenak:
- Osasunaren Sektorea:
- AQUAS – Kataluniako Osasun-kalitaterako eta ebaluaziorako agentzia
- (Josep Maria Argimon, Zuzendaria).
- Industria-sektorea:
- SAP (Felix Fleck, Salmenta-aurreko kudeatzailea).
- IBM (Ricardo Miguez del Olmo, Business Analytics Brand Manager, Espainia, Portugal, Grezia eta Israel).
- Kontsumoaren Sektorea:
- IBM (Ricardo Miguez del Olmo, Business Analytics Brand Manager, Espainian, Portugalen, Grezian eta Israelen).
3.- MONDRAGON Korporazioko enpresen azalpenak, Big Data teknologien eta irtenbideen aplikazioarekin zerikusia duten negozio-esperientzien gainean:
- FAGOR EDERLAN S.COOP. (Javier de Rivas, KALDA proiektuaren Koordinatzaile nagusia).
- IK4-IKERLAN (Aitor Murguzur, Software-produkzioaren alorreko ikertzailea).
4.- Kooperatiben arteko lankidetzaren bidez Big Data teknologien eta irtenbideen sektorean sustagarriak izan daitezkeen negozio aukera berriak identifikatzea.
5.- Azaldutako aukera-eremu bakoitzaren aurrean bertaratutako enpresen jarrera: ideien hautaketa eta atariko ekipoen osaera (enpresa liderra eta laguntzaileak)
Gasaren eta Petrolioaren sektoreko negozio aukerei buruzko DREAMWORKS saio monografiko hau Otalora Jauregian egingo da, Aretxabaletan, 2015eko uztailaren 1ean, goizeko 9:00an. Egun osoko jardunaldia izango denez, bazkaria Otalora Jauregian bertan egitea aurreikusi da.
DREAMWORKS saio monografiko honetan parte hartzeko izena eman behar da; telefonoz edo e-postaz egin daiteke: 943 082 215 / mondragon-cp@mondragoncorporation.com
121 visualizaciones