Ate irekiak Garaia Berrikuntza Gunean.

Datorren azaroaren 14an egingo da eta informazioaz gain ospakizunerako tartea ere izango da.

Datorren larunbatean, goizeko 10etatik aurrera hainbat ekintza izango dira Garaia Berrikuntza Gunean, tokia bertatik bertara ezagutzeko interesa duen edonori irekita.

Egitarauan jasotakoa hauxe da, gune desberdinak kontuan hartuta:

Itxaropena Elkargunea:

10:30-13:30 - Argazki lehiaketa
10:30-13:30 - Marrazki lehiaketa (gaia: etorkizuna)
10:30-13:30 - Ludoteka
13:30-14:00 - Luntxa

Garaia Parkina:

Erakundeetako ordezkariek aurkeztu dituzte Gradu Bukaera Lanetan egiteko proiektu proposamenak Ikus-entzunezko ikasleen aurrean.

Erakunde eta enpresa desberdinetako ordezkariak Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatera etorri dira Ikus-entzunezko Komunikazioko ikasleen aurrean euren Gradu Bukaerako Lanen (GBL) proposamenak aurkeztera. Aretxabaletako campusean egindako ekitaldian, 4. mailako ikasleek aukera izan dute ezagutzeko enpresa eta erakundeek, ikasleekin elkarlanean, aurtengo ikasturtean egin nahi dituzten Gradu Bukaerako Lanak.

Hurrengo urratsak ikasleek eurek emango dituzte, hain zuzen ere, gaur entzundako proiektuak baloratu eta preferentziaren arabera zerrendatuta aurkeztu beharko dutelako. Ondoren, abenduaren 1ean, euren gustukoen proiektuaren defentsa egin beharko dute ikasle eta tutoreen aurrean. Geroago, abenduaren 11n, proiektuen behin betiko esleipena egingo da. 

Inbertsioetarako Europako Bankoak DanobatGroupen berrikuntza estrategia lagunduko du.

Europar Batasuneko finantza erakunde honek 10 milioi euroko mailegua emango dio Ikerketa eta Garapenerako (I+G) Espainiako makina erreminta fabrikatzaile nagusiari.

Inbertsioetarako Europako Bankuak (BEI) DanobatGroup taldeko kide den Danobat Koop. E.ri 10 milioi euroko mailegua eman dio I+Grako. Mailegu honek makina erreminta sektorean taldearen berrikuntzarako estrategia babesten du; euskal industria taldeak bere lehiakortasuna eta bere bezeroena hobetzeko ezinbestekotzat ikusten duen apostua.

Mondragon Unibertsitateak Keysight mintegia antolatu du.

Mondragon Unibertsitateak Keysight mintegi bat antolatu du azaroaren 17rako, “Materialak neurtzeko teknologiak: karakterizazio elektromagnetikoa eta inpedantziaren neurketa” izenburupean, Garaia Berrikuntza Gunean.

Mintegian materialak neurtzeko hainbat teknologia aztertuko dira, inpedantziaren neurketa konplexutik karakterizazio elektriko eta magnetikoraino. Oso material desberdinak karakterizatu ahal izateko teknikak landuko dira. Horretarako, neurketa elektronikoa egiteko azken belaunaldiko tresneria erabiliko da.

Laboral Kutxaren BBB+ kalifikazioa berretsi du Fitch agentziak.

Fitch agentziak berretsi egin du Laboral Kutxaren BBB+ balorazioa eta, beraz, Espainiaren beraren maila berean dago.  Urriko berrikuspenean egin du hori Fitch-ek.

Horrez gain, epe laburreko kalifikazioa ere berretsi du (F2), baita “viability” edo berezko sendotasunari buruzkoa ere, babes publikoak aintzat hartu gabe (bbb+).

IK4-Ideko organiza el Curso Superior en Inteligencia Competitiva.

Se desarrollará los días 25 y 26 de noviembre y el objetivo es que todos los asistentes adquieran un conocimiento intensivo sobre la Inteligenica Competitiva y que esto les permita liderar iniciativas en este ámbito en sus organizaciones.

Intelsuite es una iniciativa del centro tecnológico IK4-Ideko, que cuenta con más de 15 años de experiencia realizando labores de VT/IC e implantando Unidades de Inteligencia Competitiva en organizaciones de distinto tipo y tamaño.

Yutong, el mayor fabricante de autobuses del mundo, presenta su nuevo Autobús de gama alta para Europa, diseñado por LKS DIARA.

Dos años de colaboración entre el fabricante chino y la firma de diseño de Mondragón han dado como fruto el HTC 12, primer autobús de lujo la marca de orientado desde su concepción para el mercado Europeo.

El escenario elegido para su presentación ha sido la feria bienal más importante del sector del autobús en Europa, Busworld 2015, celebrada los días 16 al 21 de octubre en Kortrijk (Bélgica).