Mondragon Unibertsitateak Keysight mintegia antolatu du.

Mondragon Unibertsitateak Keysight mintegi bat antolatu du azaroaren 17rako, “Materialak neurtzeko teknologiak: karakterizazio elektromagnetikoa eta inpedantziaren neurketa” izenburupean, Garaia Berrikuntza Gunean.

Mintegian materialak neurtzeko hainbat teknologia aztertuko dira, inpedantziaren neurketa konplexutik karakterizazio elektriko eta magnetikoraino. Oso material desberdinak karakterizatu ahal izateko teknikak landuko dira. Horretarako, neurketa elektronikoa egiteko azken belaunaldiko tresneria erabiliko da.

Mintegian izena ematea doan da eta leku kopurua mugatua.  Izena webgunearen bidez eman daiteke, 800 000 154  zenbakira deituz, edo, nahi izanez gero, posta elektronikoz contactcenter_spain@keysight.com, zein egunetan eta lekutara joan nahi duzun zehaztuz.

Mintegiaren agenda hau izango da:

OrdutegiaAurkezpena
09:00 – 09:10Aurkezpena eta ongietorria
09:10 - 10:45Inpedantzia konplexua neurtzeko soluzio aurreratuak
10:45 - 11:15Kafea
11:15 - 12:45Materialen karakterizazio elektrikoa eta magnetikoa
12:45 - 13:30Materialak neurtzearen inguruko alderdi praktikoak
13:30

Amaiera

Iturria: MONDRAGON.edu

like0

110 visualizaciones