Negozio berriak aztertuko dituzte otsailaren 1ean eta 2an Culinary Action! foroan.

Hirugarren aldiz, Culinary Action! izeneko Nazioarteko Ekintzailetza Foroa egingo du Mondragon Unibertsitatearen gastronomia fakultate Basque Culinary Centerrek. Otsailaren 1ean eta 2an izango da, BCCren egoitzan, Donostian.

Aurten, hiri-ekintzailetza eta negozio eredu berriak izango dira foroaren ardatza, hala nola food trucks izenekoak (janaria saltzen duten postu ibiltariak, normalean kamioi edo furgonetan), pop-up jatetxeak (espazio ibiltaria dutenak eta bazkaltiarrak elkar ezagutzen ez dutenetan) eta jatetxe aldagarriak, non espazioa hilabetean edo bi hilabetean behin aldatzen den, momentu horretan txefa nor den arabera.

Hainbat gonbidatu izango dira foroan; adibidez, Peruko txef Gaston Acurio, Portugalgo sukaldari Jose Avillez, Danimarkako Trine Hanemann eta Espainiako Ricard Camarena, Estanis Carenzo eta Carles Tejedor.

Beste ekintza bat tailerrak izango dira. Han, proiektuak garatzeko behar dituzten tresnak emango dizkiete parte-hartzaileei.

Honako hau da egitaraua:

Otsailak 1, astelehena

08:30 Izen ematea

09:45-11:15 Hitzaldiak:

  • Ricard Camarena
  • Jose Avillez
  • Eduardo Elorriaga

11:15-12:00 Mahai-ingurua
Carles Tejedor eta Estanis Carenzo. Eskemak apurtzen: formatu eta negozio-aukera berriak.

12:00 Kafea

12:30-14:30 Culinary Action! tailerrak

14:30 Bazkaria: urban food

16:00-17:15 Hitzaldiak

  • Corina Soto
  • Gaston Acurio
  • Urteko ekintzaileari Basque Country CA! sari-ematea

17:30 Heinekenen eskutik Pitch & Beer. Pintxo ibilaldia eta gehiago

Otsailak 2, martitzena

08:30 Izen ematea

09:45-10:45 Hitzaldiak

  • Fia Gulliksson
  • Trine Hahnemann

10:45 - 11:45 Mahai-ingurua
Ruben Valbuena, Xabier de la Maza eta Santiago Rigoni. Artisautza moldeek duten errentagarritasuna: ekintzailetza produktura begira.

11:45   Kafea

12:15 - 14:00  Culinary Action! tailerrak

14:00  Bazkaria - urban food

15:30 - 16:30 Mahai-inguruak

  • Elena Pozueta. Finantzazio alternatiboa, errekurtsoak eskura
  • Inkubagailuko esperientziak: Fred, Wimo, Toptasting

16:30 - 18:00  Culinary Action! gunea

Iturria: goiena.eus

like0

162 visualizaciones