Mondragon Unibertsitateak hiru auto elektriko erosi ditu I+Grako.
MONDRAGON UNIBERTSITATEKO Goi Eskola Politeknikoak hiru auto elektriko erosi ditu I+Gn erabiltzeko. Horrela, unibertsitateak ibilgailu mota horien aldeko apustua sendotu du. Auto horien erosketa MONDRAGON UNIBERTSITATEAREN jarduketa ildo baten barruan sartzen da. Jarduketa ildo horrek honako hauek ditu ardatz: horrelako autoen bateriak ikertzea, ibilgailu horiei zerbitzu berriak eskaintzeko beharrezko komunikazioa, horien autonomia handitzea, ibilgailuen arteko interkonexioa (V2V komunikazioa), auto horien gidatze autonomoa, etab. Ibilgailu horiek Arrasateko kaleetan ikusi ahal izango dira, hainbat komunikazio-teknologia eta bateriak probatzen ditugun bitartean.
Iturria:mondraberri.com
228 visualizaciones