Jakiberri Ideia-Lehiaketak, “Healthy Basque Fast Food” produktu berritzaileak sortzeko asmoz antolatu izan zena, badu bere iraba
2012. eta 2013. urtetan zehar JAKIBERRI Ikerkuntza-Taldeak hiru lehiaketa abian jarri izan ditu “Euskal Healthy Fast Food” motatako produktuak aurkitzeko asmoz. Hain zuzen ere honako hauek:
- IDEIA-LEHIAKETA “Euskal Healthy Fast Food” balizko produktuak aurkitzera zuzendutakoa.
- LEHIAKETA PRAKTIKOA; bertan parte hartzeko “Healthy Basque Fast Food” tankerako erakusgaiak edo produktuen prototipoak aurkeztu behar ziren.
- “Healthy Basque Fast Food” delakoari euskarazko deitura egoki bat aurkitzeko asmoz zuzendutako DEITURA LEHIAKETA, Euskaltzaindiaren laguntzarekin burutzen ari dena.
- JAKIBERRI Ideia-lehiaketaren irabazlea Angel Fernandez de Retana Martinez jauna izan da eta, ondorioz, 1.000 euroko saria jasoko du.
- Horretaz gain, Euskadiko Ostalaritza Eskolen laguntzarekin antolatuak izan diren lehiaketa-mugatuei dagokionez, beste bi sari eskaini izan dira:
- Egibide-Mendizorrotza Ostalaritza Eskolaren laguntzarekin antolatutako lehiaketaren irabazlea Elida Maria Diez Gomez anderea izan da eta, beraz, 500 euroko saria jasoko du.
- Leioako Ostalaritza Eskolaren laguntzarekin antolatutako lehiaketaren irabazlea Andrew Wesley Alvarez Coruña jauna izan da eta 500 euroko saria egokitu izan zaio.
- JAKIBERRI Lehiaketa Praktikoa eman gabe geratu da.
- Ondorengo hiletan, ideia-lehiaketan jasotako proposamenak oinarritzat hartuta eta irabazleen laguntzarekin, JAKIBERRI lan-taldeak produktu berrien prototipoak garatzen saiatuko da. Lehenbiziko dastamena aurtengo udazkenerako aurreikusita dago.
- Aurtengo irailean JAKIBERRI ideia-lehiaketa eta lehiaketa-praktiko berriak jarriko dira abian.
- Ekainaren 28rarte aukera egongo da “Healthy Basque Fast Food” delakoari euskarazko deitura egoki bat aurkitzeko asmoz abian jarri izan den lehiaketan parte hartzeko. Lehiaketa hau Euskaltzaindiaren laguntzarekin burutuko da.
JAKIBERRI Proiektua, arin prestatzeko euskal janari naturala, osasuntsua, askotarikoa eta nutritiboa lortzea nahi den ikerkuntza proiektua da. Proiektuaren bitartez “Healthy Basque Fast Food” motatako produktuak garatzea nahi da, Iparraldeko herrialdetan (Danimarka, Suedia, Finlandia) Neoerrestaurazio joerak jarraituta garatu izan duten bezala.
Nahiz eta gaur egun “Healthy Basque Fast Food” eskaintzarik ez egon, JAKIBERRI Proiektuaren helburua da, gure sormen potentziala, ezagutza, tradizioa eta gure gastronomiako giza kolektiboa uztartzea aipatu produktuak sortzeko asmoz.
Honako enpresa eta instituzioak bultzatzen dute JAKIBERRI proiektua: ISEA, HAZI, JAKION, AZARO FUNDAZIOA eta LEARTIKER.
Abian jarri izan diren JAKIBERRI hiru lehiaketak.2012. eta 2013. urtetan zehar JAKIBERRI Ikerkuntza-Taldeak hiru lehiaketa abian jarri izan ditu “Euskal Healthy Fast Food” motatako produktuak aurkitzeko asmoz, hain zuzen ere honako hauek:
- IDEIA-LEHIAKETA; Interneten bitartez garatutako ideia-lehiaketa “Euskal Healthy Fast Food” balizko produktuak aurkitzeko asmoz: 1.000 Euroko saria eskaini izan zitzaion erakusgai hoberena aurkeztuko zuen parte-hartzaileari.
- LEHIAKETA PRAKTIKOA; bertan parte hartzeko “Healthy Basque Fast Food” tankerako erakusgaiak edo produktuen prototipoak aurkeztu behar ziren: 1.000 Euroko saria eskaini izan zitzaion erakusgai hoberena aurkeztuko zuen parte-hartzaileari.
- “Healthy Basque Fast Food” delakoari euskarazko deitura egoki bat aurkitzeko asmoz DEITURA LEHIAKETA, 600 euroko sariaz hornitutako dagoena eta Interneten bitartez burutzen ari dena. Lehiaketa hau Euskaltzaindiaren laguntzarekin burutzen ari da.
JAKIBERRI lan-taldea Euskadiko Ostalaritza 9 Eskolekin harremanetan jarri izan da eta bakoitzari Proiektuarekiko lankidetza-eskaintza zehatza zuzendu izan dio. Honenbestez, Ostalaritza Eskoletako ikasle nahiz irakasleek aukera izan dute JAKIBERRI Proiekturen ezagutza egiteko eta, ondorioz, beronekin lotutako ekintza eta lehiaketatan parte hartzeko aukera ere. Besteak beste, Eskola bakoitzean ideia-lehiaketa bana antolatu izan da bertako irakasleei nahiz ikasleei mugatuta.
Lehiaketaren ondorioak.Jakiberri Ideia-lehiaketak 10 partaide izan ditu, 7 gizakume eta 3 emakume, honako profil honetakoak: Sukaldariak, Ostalaritza Eskola ikasleak nahiz zaletuak. Beraien eskutatik, guztira, 54 ideia proposatu jaso izan dira “Healthy Basque Fast Food” sortzeko asmoz honako berrikuntza-ardatzei jarraituz:
- Zer nolako “Healthy Basque Fast Food” proposatuko zenuke?
- Zer nolako otordu proposatuko zenuke munduan zehar ezagunak egin izan diren Fast Food produktuak ordezkatzeko?
- Zein pintxotan oinarrituta uste duzu sortu litekeela “Healthy Basque Fast Food” produktu berri bat?
- Euskal Sukaldaritza tradizionaleko zein otordutan oinarrituta uste duzu sortu litekeela “Healthy Basque Fast Food” produktu berri bat?
Laburbilduz, aurkeztu izan diren ideiak tradizioa eta berrikuntza uztartzen dituzte, orain artean ezagunak izan diren otorduei Euskal Sukaldaritza Berriaren ukitu edo deklinabideak erabiliaz.
Epai-Mahaia eta bere epaitza.Epai-Mahaia JAKIBERRI Lan-Taldearen partaidez osatu izan da eta honako hauxe izan bere epaitza:
- JAKIBERRI Ideia-lehiaketaren irabazlea Angel Fernandez de Retana Martinez jauna izan da eta 1.000 euroko saria jasoko du.
- Horretaz gain, Euskadiko Ostalaritza Eskolen laguntzarekin antolatuak izan diren lehiaketa-mugatuei dagokionez, beste bi sari eskaini izan dira:
- Egibide-Mendizorrotza Ostalaritza Eskolaren laguntzarekin antolatutako lehiaketaren irabazlea Elida Maria Diez Gomez anderea izan da eta, beraz, 500 euroko saria jasoko du.
- Leioako Ostalaritza Eskolaren laguntzarekin antolatutako lehiaketaren irabazlea Andrew Wesley Alvarez Coruña jauna izan da eta, ondorioz, 500 euroko saria jasoko du.
- JAKIBERRI Lehiaketa Praktikoa hutsik edo eman gabe geratu da.
Ondorengo hiletan, ideia-lehiaketan jasotako proposamenak oinarritzat hartuta eta irabazleen laguntzarekin, JAKIBERRI lan-taldeak produktu berrien prototipoak garatzen saiatu da. Lehenbiziko dastamena aurtengo udazkenerako aurreikusita dago.
Oraindik aukera dago “Euskal Healthy Fast Food” delako kontzeptuari euskarazko deitura egokia aurkitzeko asmoz antolatua izan den lehiaketan parte hartzeko.Ekainaren 28rarte aukera egongo da “Healthy Basque Fast Food” delakoari euskarazko deitura egoki bat aurkitzeko asmoz abian jarri izan duen lehiaketan parte hartzeko. Izan ere, orain artean erabilitako ingelesezko itzulpen zuzenak ez dira oso gogokoak suertatu-eta. Aipatu lehiaketa internetez bitartez burutuko da eta jasotako proposamenak EUSKALTZAINDIAREN eskutan utziko dira bere iritsia eman dezan. Irabazleak 600 euroko saria jasoko du.
“Fast Food” delakoari euskaraz eman izan zaizkion itzulpenak ugariak izan dira. Euskarazko hiztegietan, besteak beste, honelako izenak aurkitu genitzake: “berehalako janaria”, “janari azkarra” edo “janari presakakoa”.
JAKIBERRI Proiektuan lanean ari garenok ohartu izan gara “Fast Food” janari mota horretarako euskaraz erabiltzen diren deiturek inor gutxi asebetetzen dutela eta, ondorioz, “Healthy Basque Fast Food” kontzeptuarentzat euskal deitura egokia aurkitze aldera lehiaketa hau antolatua izan dugu.
Deitua izan den hirugarren Lehiaketa hau irekia da, askea eta borondatezkoa, Interneten bitartez www.elkarbide.com webgunean eskaintzen diren formulategi elektroniko batzuren bitartez osatu ahal dena. Aipatu formulategi elektronikoen bitartez nahi beste proposamen aurkeztu ahal izango da, horretarako behar besteko izango diren formulategi elektronikoak erabili ahal izango direlarik.
Epai-Mahaia JAKIBERRI Ikerketa-Taldeak eta EUSKALTZAINDIAK aukeratutako partaidez eratuko da. Lehiaketarako jasotako proposamen den-denak Euskaltzaindiari bidaliko zaizkio bere iritsia eman dezan. Euskaltzaindiak jasotako proposamenetatik egokienak zentzuk diren adieraziko dio Epai-Mahiari eta, ondoren, honek irabazlea aukeratuko du.
Aipatu bezala, lehiaketa oraindik indarrean dago eta bertan parte hartzeko ELKARBIDE webgune sozialeko (www.elkarbide.com) helbidera jo daiteke. Lehiaketan parte hartzeko epea 2013-6-28an amaituko da. Epai-mahairen erabakia 2013-07-15ean emango da jakitera.
JAKIBERRI Proiektuko bestelako garapenak.Burutzen ari diren lanen artean Euskal Fast-Food Osasuntsuaren “Dekalogoa” aurkitzen da, beronen helburua halako otorduaren izaera, nortasuna, identitatea eta profil zehaztea delarik.
Euskal Fast-Food Osasuntsuaren Dekalogotzat honako hau ulertzen da: JAKIBERRI Proiektutik sortuko diren otorduak euskal janari prestaketa azkarrekoak, naturalak, osasuntsuak, askotarikoak eta nutritiboak izan daitezen bete beharreko erregelak.
Aipatu Dekalogoa sortzeko sukaldariez, elikaduran adituez eta zientzialariez osaturiko lan-talde bat eratu izan da. Behin eta Dekalogoaren lehen zirriborroa lortutakoan beronen aurkezpena eta hedapena egingo da eta, ondoren, interneten bitartez euskal gizarteari aukera emango zaio Dekalogoaren hobetze-lanean parte hartu dezan.
144 visualizaciones