"Healthy Basque Fast Food" delako kontzeptuari euskarazko deitura egokia aurkitzeko lehiaketaren ondorioak jakin dira.
“Healthy Basque Fast-Food” delako kontzeptuari euskarazko deitura egokia aurkitzeko asmoz antolatu izan zen Lehiaketarako 123 proposamen jaso izan ziren. Lehiaketaren arauetan agertzen zenez, uztailaren 4an, proposamen guziak Euskaltzaindiari bidali izan zitzaizkion aztertu zitzan.
Irailaren 18an jaso izan du JAKIBERRI Ikerkuntza-taldeak Euskaltzaindiko idazkaria den Xabier Kintana jaunak prestatuko txostena. Bertan aurkeztu izan diren proposamenei buruzko iritsia finkatzeko erabili izan dituen irizpideak, jasotako proposamenei buruzko iritsia eta, azkenik, epai-mahiak hartu beharreko erabakiari buruzko aholkuak agertzen dira.
Euskaltzaindiaren iritsia jaso ondoren, Lehiaketako Epai-Mahiak honako hauek aukeratu izan ditu “Fast Food”, “Basque Fast Food” eta “Healthy Basque Fast Food” direlako kontzeptuei aurrerantzean JAKIBERRI Ikerkuntza-Taldeak bere lanetarako erabiliko dituen euskarazko deitura egokitzat:
- Fast-Food: Janari lasterra.
- Basque Fast-Food: Euskal janari lasterra.
- Healthy Fast-Food: Janari lasterra eta osasungarria.
- Healthy Basque Fast-Food: Euskal janari lasterra eta osasungarria.
Epai-Mahiaren ustetan, jaso izan ziren 123 proposamenetatik 2 proposamen dira aukeratutako deituratik nahiko gertu dabiltzanak. Hain zuzen, honako hauek:
Proposatzailea | Proposamena |
Mirentxu Larrañaga Sueskun | Euskal janari lasterra, osasuntsua bezain ederra. |
Ainhoa Urretabizkaia Odriozola | Euskal janari laster osasungarria. |
Lehiaketaren arauetan agertzen denez, Epai-Mahiak proposamen bat baino gehiago aukeratu ditzake lehiaketaren irabazle izateko, execuo deituriko saria emanez, eta ondorioz, 600 euroko saria irabazleen artean zatitu dezake.
Hau guztia kontutan izanik, “Healthy Basque Fast Food” delako kontzeptuari euskarazko deitura egokia aurkitzeko asmoz antolatu izan den Lehiaketaren Apai-Mahiak honako hau erabaki izan du:
Mirentxu Larrañaga Sueskun, Ainhoa Urretabizkaia Odriozola execuo-irabazleak izendatzea eta, ondorioz, 600 euroko saria bi irabazleen horien artean banatzea, bakoitzari 300 euroko saria emanez.
183 visualizaciones