Brokanteak harremanetan jarri ditu 30 enpresa Garaian
Mondragon Taldeko BAC proiektuak (Business Acceleration Center proiektuak) antolatu egin du Brokante Teknologikoa.
Brokante bat da enpresen topagune bat, harremanetan jartzeko gune bat. Enpresa batzuek euren proiektuak aurkezten dituzte, beste enpresek proiektua sostenga dezaten, azkenean proiektua merkaturatu ahal izateko.
Brokante hau Garaia Berrikuntza Gunean egin da, hain zuzen, H-ENEA / Living Labeko instalazioetan.
19 proiektu aurkeztu dira, eta guztira 30 enpresek parte hartu dute. Guztira 65 pertsona. Batez ere Mondragon Taldeko kooperatibek parte hartu dute, besteak beste:
- Ikerlan
- MCC Telecom
- LKS Ingenieria
- Mondragon Unibertsitatea
- …
Hizlari bezala aritu dira, beste askoren artean, LKS Ingeniaritzako Imanol Agirre, Mondragon Linguako Almudena Ballester, Mondragon Unibertsitateko Diseinu eta Berrikuntza Zentroko Daniel Justel eta Ondoan kooperatibako Olatz Elkorobarrutia.
Antolakuntzak aurreikusten du, brokante honi esker, gaur aurkeztutako bizpahiru proiektu merkaturatzea lortuko dela.
Iturria: MONDRABERRI.com
396 visualizaciones
