Ausolan Kulturaniztasunaren eta Bidezko Merkataritzaren Astea egiten ari da.

Estatuko 267 eskola-jangeletan gauzatzen dabil, eta helburuetako bat da 53.000 neskatila-mutiko kontzientziatzea Bidezko Merkataritzak herrien garapenean duen garrantziaz.

500.Arizm.Ausolan.Bisit1.14.04.07 (id: 5496186)

Testua: TUlankide / Argazkia: MB Artxiboa / 2015eko otsailak 20, ostirala

Otsailaren 23tik martxoaren 6ra, Ausolanek “Kultur Aniztasunaren eta Bidezko Merkataritzaren Astea” ospatuko du 267 eskola jangelatan, 10 erkidego autonomotan. Jarduerak 3 eta 12 urte bitarteko neska-mutilei zuzenduta daude, eta Ausolanen “Jangela Iraunkorrak” izeneko Hezkuntza Proiektuaren barruan programatuta daude. Helburuen artean nabarmendu daiteke bidezko merkataritzaren eta kultura anitzen arteko harremanen garrantzia erakustea eta horri buruz kontzientziatzea, herrien garapena eta pobreziaren aurkako borroka ahalbidetzen baitute, sistema komertzial solidario baten bitartez.

Aste osorako programatutako jarduerak ingurumenaren, elikaduraren eta gizartearen ardatzen inguruan kokatzen dira, Ausolanen “Jangela iraunkorrak” proiektuaren oinarri diren heinean.

  • Elikadura: Bidezko merkataritzako produktuak ezagutaraztea, ipuin kontaketa baten bidez: “Cómo viaja el cacao”.
  • Ingurumena: Ingurumenari buruzko ezagutza eta gure planetaren zainketa lantzea, kontinente guztietan, “Kultura Anitzeko Ginkana” eginez.
  • Gizartea: Herrien arteko errespetu, lankidetza eta elkartasun harremanak sustatzea, “Hitza pasa” jokoaren bidez, iraunkortasun, ingurumenarekiko eta baliabideekiko errespetu, elkartasun eta bidezko merkataritzaren kontzeptuetan oinarrituta.

 

Ausolanen hezkuntza proiektua

Ausolanen ”Hezkuntza Proiektua” enpresak zerbitzuak ematen dituen ikastetxeetan egiten duen balio proposamen bat da, eta, bertan, heziketako hainbat tresna erabiltzen dira modu interaktiboan eta dinamikoan, haurren garapen kognitiboa, pertsonala eta soziala areagotzeko.

Jarduera horiek guztiak Ausolanen “Hezkuntza Proiektua”-ren oinarrian dauden hiru ardatzetan kokatzen dira. Lehenik eta behin, “Osasunerako Heziketaren Modulua” dago, eta helburua da ikasleek ohitura har dezaten bizimodu osasungarriaz arduratzeko. Bigarrenik, “Heziketa eta aisialdiaren modulua”-n eguneroko esperientziak eta jarduerak egiten dira, ingurumena zaintzearen garrantziaz kontzientziatzeko.

Eta azkenik, “Elkarbizitzaren modulua” dago, eta bertan berdintasunari buruzko ekintza hezitzaileak egiten dira, generoko, klase sozialeko edo jatorriko rolak, jarrerak eta ekintzak ez bereizteko, ingurunearekin errespetuz jokatuko duten eta solidarioak izango diren pertsonak garatzen laguntzeko.

Ekitaldien datak

Ekintzak 2014-2015 ikasturtean zehar egiten ari dira, hiru epe jakinetan:

  • Hondakinak Murrizteko Europako Astea (2014ko azaroaren 22tik 30era bitartean egin zen)
  •  Kultur Aniztasunaren eta Bidezko Merkataritzaren Astea (2015eko otsailaren 23tik 6ra)
  •  Elikadura Iraunkorraren Astea (2015eko maiatzaren 18tik 22ra)

Iturria:MONDRABERRI.com

like0

158 visualizaciones