EKI proiektu digitala ezagutzera etorri dira Hezkuntza Sailetik Arizmendi Ikastolara.

EKI digitalaren inplementazioa bertatik bertara ezagutzeko aukera izan zuten bisitan zehar. Digitalean sortutako materiala lau ikastolatan ezarri dute modu esperimentalean eta Arizmendi Ikastolan, DBHko 1. mailako 172 ikaslek sei ikasgai lantzen dituzte modu honetan.

595.1 (id: 9324798)

Hezkuntza Saileko hiru arduradun eta EHIko beste hiru ordezkari izan ziren atzo Arizmendi Ikastolako Gaztelupen EKI digitalaren inplementazioa bertatik bertara ezagutzen. EKI, Ikastolen Elkarteak sortuta, konpetentzietan oinarrituta dagoen egitasmo bat da eta integrazioaren pedagogian uztartua dago. Gainera, euskal curriculuma dauka abiapuntutzat. EKI hitzak bere baitan ditu proiektuaren hiru ardatz horiek: Euskal Curriculuma, Konpetentziak eta Integrazioaren pedagogia.

Ikastolen Elkartekoek EKI egitasmorako sortu duten materiala paperean ez ezik digitalean ere sortu dute, eta modu esperimentalean lau ikastolak jarri dute martxan aurtengo ikasturtean digitalizazio bidez. Horietako bat da Arizmendi Ikastola. DBHko 1. mailako 172 ikaslek sei ikasgai (natur, gizarte, matematika, gaztelera, ingelesa eta euskara) lantzen dituzte era horretan.

595.2 (id: 9364152)

 

Hezkuntza Sailak interes handia dauka EAEko ikastetxe eta ikastoletan ikasleek modu horretan lanean has daitezen, hau da, material digitalaren inplementazioa aztertzen eta ikertzen ari dira. Horregatik atzo goiz osorako etorri ziren Arizmendi Ikastolara. Lehenengo, geletara bisitak egin zituzten ikasleak ohiko martxan ari zirela. Ondoren, Ikastolen Elkarteko Josune Gerekak, Oihan Odriozolak (EHIko IKT arduradunak) eta Manu Aurrekoetxeak (DBHko pedagogia arduraduna) proiektuaren planteamendua aurkeztu zieten.

Hezkuntza Sailetik etorri ziren arduradunak Mikel Agirregabiria, berrikuntza zerbitzuetako zuzendaria; Josi Sierra, IKT arduraduna Hezkuntza Sailean eta Txabi Perez, Berritzegune Nagusiko IKT arduraduna izan ziren. Eurekin batera Arizmendi Ikastolako IKTetako arduradun Arantza Arregi, BHko zuzendari Elena Errasti eta Gaztelupeko zuzendaria, Jaione Ibaibarriaga, izan ziren.

Iturria:MONDRABERRI.com

like0

Viewed 217 times