MONDRAGONek bere etorkizuna diseinatzeko hausnarketa aldi bati ekingo diola jakinarazi berri du. MONDRAGON esperientzia kooperatiboaren etorkizuneko kudeaketa estrategiak definitzeko aukerak aztertzeko leiho hori ireki dela eta, hausnarketa prozesu horretan "Ekintzailetza” faktoreak daukan garrantzia erreibindikatu nahi dugu.Gure Korporazioari eragin dioten azken gertaerak kontuan hartuta, begien bistakoa da MONDRAGONen oinarri ekonomikoak eraldatzeko prozesu bat gauzatu behar dela, etorkizuneko ekonomiaren erronka lehiakorretara egokitzeko helburuarekin.