“Ekintzailetza” faktorea MONDRAGON Korporazioa lantzen ari den hausnarketa prozesuaren esparruan.
MONDRAGONek bere etorkizuna diseinatzeko hausnarketa aldi bati ekingo diola jakinarazi berri du. MONDRAGON esperientzia kooperatiboaren etorkizuneko kudeaketa estrategiak definitzeko aukerak aztertzeko leiho hori ireki dela eta, hausnarketa prozesu horretan "Ekintzailetza” faktoreak daukan garrantzia erreibindikatu nahi dugu.Gure Korporazioari eragin dioten azken gertaerak kontuan hartuta, begien bistakoa da MONDRAGONen oinarri ekonomikoak eraldatzeko prozesu bat gauzatu behar dela, etorkizuneko ekonomiaren erronka lehiakorretara egokitzeko helburuarekin. Eraldaketa horretarako, beste estrategia batzuen artean, etorkizunean garatzeko potentzial handia duten jarduera sektoreetan enpresa ekimen berriak sustatu behar dira, baita gaur egungo enpresetarako perspektiba berriak sortu ere, hazteko plataforma berriak eratuz horretarako.Ikerketa akademikoetatik datozen ebidentziek agerian uzten dutenez, krisialdiei estrategia erregeneratiboen bidez erantzuten asmatzen duten enpresa erakundeek bi ezaugarri bereizgarri dituzte:
- Erakunde horiek beren barne aldaketaren erritmoa egokitzeko gai dira, kanpoko testuinguru lehiakorraren aldaketen neurrira parekatzeko edo are gainditzeko.
- Eta, horretarako, ustiapen jarduerak, hau da, gaur egungo produktu, merkatu eta negozioei etekina ateratzea, esplorazio jarduerekin tartekatu behar dituzte, Ekintzailetza areagotuz eta negozio aukera berriak bilatuz.
Ebidentzia horien garrantzia kontuan hartuta, gure iritziz, MONDRAGONek hurbilketa sistemiko bat garatu behar du, bere baitan garatzen diren ekimen ekintzaileak gidatzeko: Beharrezkoa da Ekintzailetza Korporatiboa garatzeko erreferentziazko eredu bat sortzea: Ekintzailetza enpresa antolamenduaren osotasunean integratzea ahalbidetuko duen perspektiba, Ekintzailetza indibiduo bakartuek eginiko jarduera bat balitz bezala ulertu gabe. Horretarako, beharrezkoa izango da…:
- Ekintzailetza enpresaren estrategian integratzea: Negozio berrien sorrera enpresen kudeaketa estrategikoaren prozesuaren partetzat hartu behar da. Horregatik, beharrezko bihurtzen da Ekintzailetza prozesuak eta erakundearen estrategia integratzea, aukera garrantzitsuak hautematen eta ustiatzen laguntzeko helburuarekin.
- Horretarako, beharrezkoa izango da kudeaketa sistemak birdiseinatzea, Ekintzailetza eguneroko kudeaketan txertatzeko, eta halaber Berrikuntza ere sartzea, erakundeen kudeaketa operazionalerako funtsezko dimentsio gisa (hau da, Plan Estrategikoa, Gestio Plana, Aginte Panela, organo errektoreen Gai Zerrenda, etab.).
- Osagarri moduan, beharrezkoa izango da ahalmen ekintzailea elikatzea: Ekintzailetza kooperatiboaren portaeren iturria giza kapitala da. Ekintzailetzaren garrantzia azpimarratuko duen ikuspegi bat izateak, giza kapitala garatzeko konpromisoarekin batera, erraztu egiten du ahalmen ekintzailea garatzeko ahalegin indibidualak egitea.
- Ekintzailetza Unibertsitarioa.
- Ekintzailetza Teknologikoa.
- Kooperatiben baitako Barne Ekintzailetza.
- Lankidetza bidezko Ekintzailetza.
Azkenik, beharrezkotzat jotzen dugu MONDRAGONen etorkizuneko kudeaketa estrategiek elementu hauek barneratzea:
- Ekintzailetzaren beharraren zabalkundea egitea, eraldaketarako estrategia korporatibo gisa.
- Gestio Eredu Korporatiboan Lidergo Ekintzailearen profilak txertatzea.
- MONDRAGONen garatutako esperientzia ekintzaileetan sortu den ezagutza kolektiboa eskuratzeko eta formalizatzeko dinamika bat garatzea.
- Jarduera berriak abiarazteko proiektuetan zehar ondorioztatutako esperientziak partekatzea.
Viewed 172 times