Aurkeztu dute gazteen ekintzailetasun soziala sustatzea helburu duen 'Berrekin, berregin' formazio programaren bigarren edizioa.
Otsailaren 15era arte egongo da irekita izena emateko epea "Berrekin, berregin" formazio programan. "Berrekin, berregin" egitasmoaren helburua da sustatzea Debagoieneko gazteen artean ekintzailetasun soziala eta komunitarioa. Aurtengo izango da proiektuaren bigarren edizioa, eta iazkoa bezala, Bergarako Udalak eta MONDRAGON UNIBERTSITATEko Lanki ikertegiak antolatu dute; aurten, gainera, Olatu Koop., Bagara eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin.
Honako helburu zehatzek ditu Bergarako Errekalde jauregian eskainiko den formazio programak:
- Gaur egun bizi ditugun gizarte aldaketen inguruan hausnartu.
- Tokiko garapenaren paradigma barneratu (herrigintzaren dimentsio sozio-ekonomikoa).
- Ekintzailetasun sozial eta komunitariorako erremintak ezagutu.
- Ekonomia sozial eta solidarioko esperientzia arrakastatsuak bisitatu.
- Negozio ideia berriak landu, ekintzailetasun sozial eta komunitarioaren norabidean.
- "Berrekin, berregin" egitasmoaren gaineko informazio guztia: http://berrekinberregin.com/
- Bigarren edizioaren prentsaurrekoa: Goienako informatiboak.
Iturria:mondragon.edu
Viewed 161 times
