Biltegiratzearen alorreko jardunaldia, MONDRAGON Eko-k antolatua.
Dakizunez, MONDRAGON Eko, MONDRAGON Korporazioan Ekonomia Berdearen alorrean jarduera berriak sortzeko lan egiten duen unitate estrategikoa da.
MONDRAGON Eko-n garatzen dugun jardueretako bat da gure ekintza-alorretan interesgarri suerta daitezkeen jardunaldien antolaketa.
Testuinguru honetan, biltegiratze elektrikoaren inguruko jardunaldia antolatu dugu. Datorren abenduaren 10ean izango da, goizeko 9:30an hasita, Arrasateko Garaia Berrikuntza Guneko Auditorioan (Goiru Kalea 1, 1º - 20.500, Arrasate). Ondorengo enpresak izango ditugu bidelagun:
- Acciona
- CAF Power & Automation
- Cegasa
- CIC Energigune
- Cluster de energía
- Comarth
- Iberdrola
- Ik4-Ikerlan
- Koneika
- Mondragon Unibertsitatea
- Orona
Jardunaldi honetan parte hartzeko, izen-ematea beharrezkoa izango da, 943.08.22.15 telefonora deituta edota mondragon-cp@mondragoncorporation.com helbidera mezu bat bidalita.
Viewed 158 times
