Ausolan Taldeak Arrasateko zentroa guztiz eraberritu du eta planta berria egin du Nafarroan.
Ausolan Taldeak 5 milioi euro inbertitu du bere planta produktiboak eguneratzeko. Hain zuzen, erabat berritu ditu Arrasaten dituen instalazioak, 3 milioi inbertituta, eta planta berria egin du Ezkirotzen (Nafarroa), 2 milioi eurotik gorako inbertsioarekin.
Langileak Ausolanen instalazioetan. | Ikusi handiago | Argazki originalaMondragon Korporazioko kide Ausolan Taldeak Arrasaten egin duen berritze lanarekin, Euskadiko sukalde zentral garrantzitsuena moduan finkatu da, Korporazioak informatu duenez. Planta berriak merkatuan puntakoa den teknologia dauka eta, ondorioz, diharduen sektoreetan -kolektibitateendako sukaldaritza eta garbiketa zerbitzuak– hazteko aukerari heldu ahal izango dio.
Halaber, berritzeko proiektua estandarrik zorrotzenen pean diseinatu da kalitateari dagokionez. Horren erakusgarria da ISO 22000 Araua lortu izana, ziurtagiriak Taldeak lantzen dituen menuen elikadura segurtasuna bermatzen baitu. Egiaztagiriak bermatzen du elikadura katean zehar elikagaiek kalte ez egiteko baldintzak betetzen dituztela, ekoizpenetik amaierako kontsumora arte. Mondragon Korporazioak azpimarratzen duenez, “Ausolan erreferentea da estatuan Kalitatearen arloan. Bezeroei kalitatezko zerbitzua eskaintzeko ardura horren emaitza gisa, ziurtagiri berria dagoeneko badituenei gehitzen zaie, horien artean egonik ISO 14000, ISO9001, OSHAS eta Euskaliten Zilarrezko Q-a, Espainian sektorean ziurtagiri hori duen enpresa bakarra izanik”.
Nafarroan, Ausolanek planta guztiz berria eraiki du Ezkirotz herrian. Eraikin berriak 1.500 metro karratu baino gehiagoko azalera du, eta taldeak Foru Erkidegoan gaur egun garatzen duen jarduera sendotu nahi du. Egunero 10.000 menu baino gehiago egiteko ahalmen produktiboa dauka, eta horrek Foru Erkidegoko egungo zein etorkizuneko bezeroei zerbitzurik onena ematea ahalbidetzen dio.
Mondragon Korporazioak dioen moduan, “bi proiektu berri horiekin, Taldeak baikor egiten dio aurre etorkizunari”. Inbertsio berriek aukera eman dute ahalmen produktiboa nabarmen handitzeko eta bezeroei eskaini diezazkiekeen zerbitzuen mota ere zabaltzeko. Eta hori guztia gaur egun elikaduraren segurtasunaren inguruan dauden betekizunik zorrotzenak betez.
Ausolan Taldeak, 10.500 langile baino gehiagoko lantaldearekin, egunero 230.000 menu baino gehiago prestatzen ditu. Gainera, 17 planta produktibo ditu Hego Euskal Herri eta Espainia osoan. Gaur egun laugarren postuan dago Espainiako kolektibitateentzako sukaldaritza enpresen rankingean, eta erreferentzia da eskola eta enpresa sektoreetan eta sektore sanitario eta soziosanitarioetan, 1.500 bezero baino gehiagorekin.
Iturria: TULANKIDE.com
Viewed 206 times
