IK4-Ikerlanek autodiagnostikatzeko gai diren errodamenduak garatu ditu, itsaso zabaleko aerosorgailuetarako.
Errodamenduak dira itsaso zabalean jarritako aerosorgailuetan konponketa garestienetakoa duten osagaiak, eta ordezteak ere kostu handia eragiten du, garabi ontzi bat erabili behar delako. Offshore parte eolikoetan eragiketa eta mantentze lanen kostuak murrizteko asmoarekin, Laulagun Bearings enpresak, IK4-Ikerlanekin lankidetzan, autodiagnostikoa egiteko eta bere egoera aerosorgailuaren kontrol sistemari jakinarazteko gai diren errodamenduak garatu ditu.
Garapen horri esker errodamenduaren egoera zein den etengabe jakin ahal izango da eta gerta daitekeen akatsari aurrea hartu.
Offshore instalazioen operazio eta mantentze kostuak murriztea enpresen ardura nagusietakoa da
Errodamendu baten portaeran dituen arazoak aurrez ezagutzeak aukera emango du kalteak minimizatzeko eta mantentze lanak aerosorgailura joatea posible den unean bertan egin ahal izateko (eguraldi ona dagoenean edo jada aurreikusita zegoelako).
Errodamenduak Smart-Bearing proiektuaren esparruan garatu dira, EEA Grants programaren Laguntzarekin. Egitasmoa elkarrekin finantzatzen dute Islandiak, Liechtensteinek eta Norvegiak, eta Europako herrialdeen arteko desoreka ekonomikoak eta sozialak murrizten eta elkarren arteko harremanak indartzen lagundu nahi du.
Proiektuak bi urteko iraupena du eta hasierako fasean dago, garatu den sentsorizazio eta monitorizazio sistemarekin saiakuntzak egiten.
Teknologia prediktiboa
Smart-Bearing proiektuan garatu dena bezalako teknologia prediktiboak garrantzitsuak dira, offshore parke eolikoak mantentzeko lanak oso kostu altua duelako. Berez, horrelako instalazioen operazio eta mantentze kostuak murriztea da enpresen ardura nagusietakoa.
Laulagun Bearingsek eta IK4-Ikerlanek garatutako errodamenduak hardware eta software elementuak ditu bere egoera detektatu ahal izateko. Garatutako sentsorizazioa gai da bere faserik goiztiarrenean errodadura pistan pitzadurak eta mailatuak identifikatzeko.
Sentsoreek hartutako informazioa errodamendu batean txertatuta dagoen prozesamendu unitate batera bidaltzen da, harririk gabeko bide batez. Unitate horrek errodamenduaren osasun egoera diagnostikatzen du eta, dagokionean, informazioa bidaltzen du kanpora egin behar liratekeen mantentze lanei buruz.
Iturria: TULANKIDE.com
Viewed 197 times