“Erakutsi iezaguzu zure azken produktua” hurrengoko hitzaldia Azaroaren 12an izango da MATERIAL KONPOSITEI buruz.

Azaroaren 12an, osteguna, MONDRAGON Korporazioko BAC-ek “Erakutsi iezaguzu zure azken produktua” ekitaldi berri bat ospatuko du.

30 minutuko aurkezpen laburren bitartez ezagutzera emango zaizkizu gure Kooperatibatako produktuen edo proiektuen azken berrikuntzak.

Aurkezpen honen helburua honako hauxe da: gure produktuak ezagutu ditzagula eta harremanetan jar gaitezela etorkizunean sortu litezken aukeraz balia gaitezen.

Hirugarren aurkezpen hau Azaroaren 12an egingo da arratsaldeko 17:30etatik aurrera, honako produktuen azalpen egiteko asmoz:

  • FAGOR ARRASATEn eskutik: Composites Europa 2015 izeneko azokan erakutsi zituen ekipamenduak erakutsiko ditu, SMC, D-LFT, GMT, LWRT eta CFRT deituriko materialak lantzeko erabiliko direnak, hain zuzen ere. Hizlaria Koniker-eko zuzendaria den David Chico izango da.
  • MONDRAGON UNIBERTSITATEAren eskutik: material konpositeen ekoizpen handirako prozesuen bere jakintza adieraziko du. Hizlaria Jon Aurreko-etxearen izango da.

Guztira, ekintzak ordu bete iraungo du.  Bilkura gunea, berriz, LKSek Arrasaten duen egoitzan egingo da; Garia Berrikuntza Guneko magalaren erdialdean dagoen eraikuntza, hain zuzen ere.

Ekintzan parte hartu nahi izanez gero, erantzun iezaguzu e-mail mezu bat honako helbidera bidaliz:  aorobengoa@iseamcc.net

like0

Viewed 147 times