“Erakutsi iezaguzu zure azken produktua” 3. ekitaldia.

Urriaren 8an, osteguna, MONDRAGON Korporazioko BAC-ek “Erakutsi iezaguzu zure azken produktua” 3. ekitaldia ospatuko du.

30 minutuko aurkezpen laburren bitartez ezagutzera emango zaizkizu gure Kooperatibatako produktuen edo proiektuen azken berrikuntzak.

Aurkezpen honen helburua honako hauxe da: gure produktuak ezagutu ditzagula eta harremanetan jar gaitezela etorkizunean sortu litezken aukeraz balia gaitezen.

Hirugarren aurkezpen hau Urriaren 8an egingo da arratsaldeko 17:30etatik aurrera, honako produktuen azalpen egiteko asmoz:

  • LKS DIARADESIGN:  sortze-berrikuntzan eta diseinu alorrean berriki garatutako proiektuak:
  • Trengintzarako.
  • Autobusgintzarako
  • Produktuak (medikuntzarako, kontsumorako, hirigintzarako, profesionalgintzarako).
  • Makina-tresnagintzarako eta industria-sistematarako.
  • Zerbitzu-berrikuntza alorrean.
  • EKIDE: sortu zenetik 25 urte betetzen direlarik, enpresa honek bere burutako azken urratsak erakutsiko ditu honako alor hauetan:
  • Prototipoen diseinuan.
  • Diseinuaren ingeniaritzan.
  • Rapid tooling delakoan.
  • Kopuru txikiko ekoizpenean.

Guztira, ekintzak ordu bete iraungo du.  Bilkura gunea, berriz, LKSek Arrasaten duen egoitzan egingo da; Garia Berrikuntza Guneko magalaren erdialdean dagoen eraikuntza, hain zuzen ere.

Ekintzan parte hartu nahi izanez gero, erantzun iezaguzu e-mail mezu bat honako helbidera bidaliz: aorobengoa@iseamcc.net

 

 

like0

Viewed 225 times