LKS-k egingo ditu Aretxabaletako Copreci lantegia handitzeko lanak.

LKS-ri esleitu zaizkio Coprecik Aretxabaletan duen lantegia handitzeko ingeniaria eta eraikuntza zerbitzuak, giltza eskura formatuan: eraikin berri bat jasoko da, bertan dagoen aparkalekuaren gainean. 1.300 metro koadro eta bi solairu izango ditu, eta lehenengo solairua egungo lantegiarekin komunikatuta egongo da, ekoizpen saila handitu ahal izateko. Beheko solairuak aparkalekua izaten jarraituko du.

Copreciren Aretxabaletako lantegia. | Ikusi handiago | Argazki originala

Copreci etxetresnen osagaien munduko fabrikatzaile garrantzitsuenen artean dago, eta lehena da gas eta indukzio erregulazioaren osagaietan. Gaur egun, 1.400 langile ditu eta, Aretxabaletakoaz gain, beste sei lantegi ekoizle ditu, Txina, Txekiar Errepublika, Brasil, Mexiko, Italia eta Turkian.

Iturria: GOIENA.eus

like0

Viewed 196 times