ULMA Taldeak LANBAI azokan ikasleekin urtero daukan hitzordua bete zuen.
Atzo arratsaldean ospatu zen MONDRAGON Unibertsitateak, LANBIDEren eta Arrasateko Udalaren laguntzarekin antolatutako LANBAI III Enplegu eta Formazio Azoka, non bigarren urtez enpresa eta erakundeei zuzendutako eremuan hartu zuen parte ULMA Taldeak.
Enpresa eta unibertsitate arloen artean zubiak eraikitzeko ekimenarekin bat egin zuen ULMA Taldeak sektore ezberdinetako beste 34 erakunderekin batera, graduatuei lan munduan sartzea errazteko helburarekin.
Arrasateko Garaia berrikuntza Gunean MONDRAGON Goi Eskola Politeknikoak duen egoitzan ospatu zen Lanbai III enplegu azoka, ikasketak enpresetan praktikak eginez osatu nahi dituztenei edota edozein unibertsitatetan edo lanbide eskolatan ikasketak burutu ondoren lan bila dabiltzanei dago zuzendua.
ULMA Taldeko giza baliabideetako ordezkariak bere erakustokira nahiz lan elkarrizketak egiteko egokitutako eremura hurbildu ziren ikasleekin egon ziren, batez ere elektronika, diseinu, robotika edo automozioko ingeniaritzakoak, enpresen administraziokoak eta lanbide heziketakoak zirenak.
Guztira 144 curriculum bildu zituzten LANBAI azokaren 3.edizio honetan, ULMA Taldeko lan poltsan sartuko direnak eta taldea osatzen duten 8 Negozioetan sor daitezkeen beharrei erantzuna emateko erabil daitezkeenak.
Epe laburrean, atzoko egunean zehar elkarrizketa izatera edo curriculuma ematera hurbildutakoek, ULMA Taldeko webgunean “Lan egin ULMAn” atalean eskuragarri jarriko den aplikazioan beraien datuak sartzeko gonbidapena jasoko dute. Atal honen helburua Negozio desberdinetako Giza Baliabideetako sailen eta ULMA Taldearen lantaldean parte hartzeko interesa duten pertsonen arteko harremana erraztea da.
Iturria: ulma.com
Viewed 175 times