MONDRAGON UNIBERTSITATEKO ikasle bat Talentum Startups programan saritu dute.

MONDRAGON UNIBERTSITATEKO Goi Eskola Politeknikoko ingeniaritza informatikoko ikaslea den Oscar Serradillak bigarren postua lortu du Talentum Startups programan. Pothole Avoider izeneko aplikazioa garatu du, sistema prediktibo bat da, gidatzerakoan bidea egon daitezkeen arazoei buruzko abisuak ematen dizkiona erabiltzaileari, bideko-zuloak, aldapa-gainaldea, abiadura desegokia eta antzekoen inguruan ohartarazten du gidaria.

 

MONDRAGON UNIBERTSITATEKO ikasle bat Talentum Startups programan saritu dute

Bi proiektu irabazleen potentzial guztia garatzeko irabazleek laguntza finantzarioa, teknologikoa eta formaziokoa jasoko dute. Horrela, biek talde baten laguntza izango dute, talde hori diseinatzaile grafiko batek eta garatzaile informatiko batek osatuko dute. Talentum Startups-en oinarrizko helburu bat karrera teknologikoak egiten dituzten gazteen ideiak eta sormena sustatzea da. Proiektu irabazle bakoitzak hautaketa prozesu zorrotz bat gainditu behar izan du eta prestakuntza maila altuko beka bat jaso du, 6.500 euroko inbertsioa hain zuzen. Kopuru honen barnean bekadunarentzako diru-kopuru bat dago, baita ekipo, tutore eta aholkularien finantzazioa. Halaber, ekimen bakoitzak aholkulari teknologiko bat izan du, Telefónicakoa. Aholkularitza honen helburua proiektu bakoitza garatzea da, lanaren zati handiena hainbat eremutarako aplikazio digitalen garapenak hartzen du.

Iturria: MONDRAGON.edu

like0

Viewed 161 times