DANOBAT xafla transformaziorako soluzioak Mexikoko Monterrey hirian egingo den FABTECH 2015 erakustazokan erakusgai maiatzaren 5

DANOBAT xafla transformaziorako garapenak NL Mexikoko Monterrey hiriko Cintermex-en egingo den FABTECH 2015 erakustazokaren 12. edizioan ikusgai egongo dira maiatzaren 5tik 7ra bitartean.

FABTECH Mexikoko nazioarte mailako makina erreminta erakustazoka da, eta bertan DANOBAT makinak 1126 estanean kokatuko dira. Besteak beste, DANOBAT-en puntzonatzeko makinen artean teknologikoki aurreratuena den CHROMA puntzonatzeko makina elektrikoa erakutsiko da. Lortzen dituen produktibitate eta prezisio altuei esker makina hau soluzio egokiena da ekoizpen behar handienak asetzeko. Puntzonatze kadentzi oso altuak lortzeko gai den 30 tonako motore serbo-elektriko batekin dago hornitua.

Erakustazoka honen bidez markak Mexikoko iparraldean bere posizioa sendotzeko itxaropena du, bertako bezeroekin zein nazioartekoekin harremanak indartuz gaur egungo egoera ekonomikoari indartsu aurre egiteko.

Iturria: press.danobatgroup.com

like0

Viewed 147 times