Petrolio eta gas osagaien mekanizazio jardunaldiak SORALUCEren instalazioetan otsailaren 2tik 6ra.

Petrolio eta Gas sektoreetara zuzendutako Mekanizazio Jardunaldiak antolatu ditu SORALUCEk. Jardunaldi horietan KB-150-W-Ram Mandinatzeko Makina Horizontal berria aurkeztuko da, petrolio eta gas sektoreetako osagaien mekanizaziorako berariaz diseinatutakoa, hain zuzen ere.

Jardunaldietan KB-150-W-Ram makinan hainbat mekanizazio proba egingo dira zuzenean, esaterako, blowout preventer, wing block, master valve block, connector body, eta abar.

Proba horietarako SORALUCEk hainbat erreminta fabrikatzaileren laguntza izan du; esaterako, Walter, Sandvik, Kennametal, Iscar, Euskron, Allied Maxcut, Cogsdill, Greenleaf eta Seco.

Iturria: press.danobatgroup.com

like0

Viewed 134 times