Eroskik urteko bezeroen arreta onenaren saria jaso du.
Hirugarren urtez jarraian nagusitu da Eroski alor honetan. Madrilen jaso du europar mailan ospea duen saria eta Eroskiko Entzute eta Bezeroaren Arretako arduradunak, “zurekin” modeloaren bezeroarekiko konpromisoa azpimarratu du.
Hirugarren urtez jarraian, Eroski banaketa handiko enpresen artean nagusi izendatu dute bezeroaren arretaren arloan. Kooperatibak, Madrilen jaso du urteko bezeroen arreta onenaren saria, Sotto Tempo Advertising aholkularitzak antolatutako saria. Bezeroek eurek pate hartzen dute arreta onena eskaintzen duten erakundeen aukeraketan.
Sariketa honek europar mailan du ospea. Frantzian sortu zen duela 8 urte eta hau da Espainian ospatzen den laugarren urtea. Erakunde sarituak aukeratzeko metodologiak Mystery Shopper eta asebetetze inkestak modu zorrotz eta gardenean nahasten ditu. Aipatu teknikan, “itxurazko erosketa“ ere deitua, aditu ezberdinek bezero edota erabiltzaile papera hartzen dute sei eta zortzi aste bitarteko epean eta bertan, enpresa eta bezeroen arteko kontaktuan ematen diren hainbat ezaugarri edo egoera ebaluatzen dira.
Aurtengo sariketan parte hartu duten enpresek 180 Mystery Shopper test gainditu behar izan dituzte telefono, email edo web-en moduko arretarako distantziako kanalen bitartez eta honez gain, espainiar biztanleriaren 2.000 pertsona adierazgarriri luzatutako asebetetze inkesta ere egin dute.
“Zurekin” modelo komertziala
Sari hau jasotzean, Josu Maidaganek, Eroski Entzute eta Bezeroaren Arretako arduradunak adierazi duenez, “oso garrantzitsua da hirugarren urtez jarraian sari hau jasotzea”. Izan ere, Eroskik hartu duen “zurekin” modelo komertzial berriaren zutabeetako bat bezeroaren arreta hobetzea da eta sari honekin, “berau hobetzeko etengabeko lana aitortzen da”. “Zurekin” modeloak, gainera, “aldaketa kultural handia suposatzen du gure erakundean, bezeroari protagonismo oso bat emateko”, dio. Honen ondotik, Maidaganek iragarri du bezeroarekiko konpromiso honek mugarri berri bat izango duela Eroski Klub-en irteerarekin, “Eroskiko bezeroen harremanak eraldatuko dituen
Iturria: MONDRABERRI.com
Viewed 139 times