Mondragon Unibertsitateak eta MONDRAGON Korporazioak gradu-amaierako euskarazko proiektuak saritu dituzte hamalaugarren edizio honetan.

Mondragon Unibertsitateak eta MONDRAGON Korporazioak euskaraz egindako ikasketa-amaierako proiekturik onenei sariak eman dizkiete gaur MONDRAGONek Otalora Jauregian duen egoitzan. Mondragon Unibertsitateko bi proiektu saritu dira. Lehen sariaren irabazlea Iker Zurutuza Etxaide izan da, Industria Elektronikako Ingenieritza Graduko ikaslea, MONDRAGON ASSEMBLYrentzako egindako “EGUZKI-PANELEN EKOIZPEN-LERROETAKO PROGRAMAZIOAREN ESTANDARIZAZIOA" lanagatik eta 1.500 euroko saria jaso du. Bigarren sariaren irabazlea Usue Casado Lozano izan da, Enpresen Administrazio eta Zuzendaritza graduko ikaslea, GSRrentzat egindako proiektu honengatik: “ARRISKU PSIKOSOZIALEN KUDEAKETA GSR S.COOP ENPRESAN”. Kasu honetan, 500 euroko saria eman diote.

Sariok duela hamalau urte sortu ziren, MONDRAGON Korporazioko Euskara Batzordearen ekimenez, Mondragon Unibertsitateko ikasleek lan-munduan sartzeko egin beharreko ikasketa-amaierako proiektuak euskaraz egin zitzaten. MONDRAGON Korporazioak erronka hori jasoa zuen bere Plan Estrategikoan, eta 2010ean lantalde bat sortu zuen, Korporazioko eta Unibertsitateko kideez osatua, sariak abian jartzeko. Hala, fakultate bakoitzeko bi ordezkarik, Korporazioko batek eta Emuneko beste bik osatutako epaimahaiak Korporazioko enpresetan egin eta sariketara aurkeztutako proiektuak aztertu dituzte.

Guztira 837 proiektu garatu dira Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultatean, Goi Eskola Politeknikoan eta Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean. Horietatik 162 euskaraz egin dira, alegia, %22,3. MONDRAGONeko kooperatibetan 199 proiektu landu dira, horietatik 61 euskaraz, hau da, %32,7 (iaz %20). Aurkeztutako proiektu guztiek maila tekniko handia dute, eta euskaraz ongien idatzitakoak izan dira sarituak.

Epaimahaia osatu duten kideak hauek izan dira: Eneko Bidegain eta Asier Irizar, (Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea), Rafael Altuna eta Mireia Uribetxebarria (Enpresagintza Fakultatea), Xabier Arrasate etaPedro Urteaga, (Mondagon Goi Eskola Politeknikoa), Ander Etxeberria (MONDRAGON Korporazioa) eta Abel Irizar eta Koldo Urrestarazu(Emun). Proiektuak sakon aztertu ondoren, epaimahaikideak ados jarri dira puntuazioa eman eta saridunak aukeratzeko orduan.

Saridunak

Lehen saria: Iker Zurutuza Etxaide(Goi Eskola Politeknikoa)

Proiektuaren izena: Eguzki-panelen ekoizpen-lerroetako programazioaren estandarizazioa

Laburpena:

Gradu amaierako lan honen helburua eguzki-panelak ekoizten dituzten produkzio lerro automatizatuen estandarizazioa egitea da. Prozesua hainbat fasetan banatu da, linearen programaziotik eta simulaziotik abiatuta, inplementazio erreala eta doitzearekin jarraituz, eta etorkizuneko proiektuetarako prozesua dokumentatzearekin amaituz. Helburu horrekin, ikaslea Meyer Burgerren benetako proiektuan sartuta egon da, eta proiektu horretan hasieratik amaieraraino inplikatu da. Lan hori egiteko, honako aplikazio hauek erabili dira: TwinCAT 3 programaziorako, Visual Components Professional simulaziorako, iX Developer gizon-makina interfazerako eta Easy Starter lineak abiarazteko. Testuinguru horretan, TwinC.

 

Bigarren saria: Usue Casado Lozano (Goi Eskola Politeknikoa)

Proiektuaren izena: Arrisku psikosozialen kudeaketa GSR S.coop enpresan.

Laburpena:

Dokumentu honen helburua da GSR zentroetako langileen ongizatea hobetzea, arrisku psikosozialak arintzean eta lan-ingurune seguruagoak sustatzean. Hori lortzeko, laneko arrisku psikosozialen prebentzioaren arloko kontzeptuak ebaluatu, aztertu eta diseinatu dira. Erabilitako metodologia OSARTENek (PSIKOOP) garatutako arrisku psikosozialen ebaluazioan oinarritu da batez ere. Balio bereizgarriak partekatzen dituzten enpresa kooperatiboei egokitzeko diseinatu da bereziki tresna hori. Horren ondorioz, jarduteko eta esku hartzeko proposamenak aurkeztu dira, kudeaketa psikosozial integralaren diseinuarekin batera. Lan horrek asko laguntzen du GSR enpresan erabaki estrategikoak hartzen.

Zorionak bioi!

Iturria: mondragon.edu

 

like0

Viewed 29 times