Carlos García Goi Eskola Politeknikoko zuzendari orokor izendatu dute.

45 urte dituela, ezkonduta dago eta semea eta alaba ditu. Carlos Garcíak Mekanikako Ingeniaritza Teknikoa egin zuen Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoan eta Goi Ingeniaritza Mekanikoa, materialen espezialitatean, Ecole Centrale de Nantes-en (Frantzia)- Han egin zuen Deformazio bidezko Fabrikazio Teknologiak doktoregoa.

1993tik, Mondragon Unibertsitako Goi Eskola Politeknikoan ari da lanean irakasle eta ikerlari bezala Fabrikazio departamentuan. Nagusiki, bere lana, irakaskuntzara eta ikerketara bideratuta egon da. Materialen arloko ikerketa eta berrikuntza proiektuetan parte hartu du. 1999tik 2007ra arte, Materialen Konformatuaz Eraldatzeko Prozesu Aurreratuak taldeko Koordinatzailea izan da.

Azken 8 urteotan, Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoko Ikerketa eta Transferentzia Koordinatzailea izan da eta aldi berean, Koordinazio Orokorreko mahaikidea.

Iturria: MONDRAGON.edu

like0

Viewed 175 times