“Nazioartekotzea, erronkak eta aukerak” jardunaldiarako izena emateko azken aukera.

BAILARA Enpresa Elkarteak, enpresa kudeaketan eta garapenean jardunbide aurreratuak zabaltzeko asmoz, “Nazioartekotzea, erronkak eta aukerak” jardunaldia antolatzen du.

Jardunaldia otsailaren 27an egingo da, arratsaldeko 16.00etatik aurrera, Garaia Parke Teknologikoko LKS/KREAN eraikinean, Arrasaten.

Jardunaldiaren egutegia honako hau izango da:

  • BAILARA Enpresa Elkartearen aurkezpena.
  • Gipuzkoako Ganberaren Nazioartekotze Zerbitzuen aurkezpena (Gorka Goikoetxea, Saileko arduraduna eskutik)
  • ULMA CONSTRUCCIÓN K.Elk.aren nazioartekotze esperientziaren aurkezpena (Aitor Ayastuy Zuzendariaren eskutik)
  • ABC Compressors SAren nazioartekotze esperientziaren aurkezpena (Gonzalo Gabarain, Merkatu eta Marketineko zuzendariaren eskutik)

Jardunaldi hau beren nazioartekotze prozesuak abian jarri nahi dituzten enpresetako zuzendari eta nazioartekotze arduradunei zuzenduta dago.

Jardunaldi honetan parte hartzeko izena eman behar da, honako helbide elektronikora mezu bat bidaliz: irati@bailara.eus

like0

Viewed 25 times