Irailaren 5ean, jardunaldia Eskoriatzako campusean: ‘Igarobideak, parte-hartze kultura eta garapen komunitarioaren norabidean’.
Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak, Oñatiko eta Bergarako eskola publikoekin batera, Igarobideak parte-hartze kultura eta garapen komunitarioaren norabidean jardunaldia egingo da irailaren 5ean. Ekitaldia izango da Eskoriatzako campusean eta antolatuta dago Goieskola Debagoienako eskola publikoari begira. Ekitaldia irekia izango da, baina interesatuak aldez aurretik eman beharko dute izena.
Igarobideak ume eta familien bizitzetan eragin handia dute, aldaketa biopsikosozialak gertatzen direlako prozesu horietan. Eskoletan prozesu horiei hainbesteko garrantzia ematen ez zaiolakoan, Mondragon Unibertsitateko Zehar eta Hazitegi ikertaldeek igarobideak hobetzeko eta eskola inklusiboaren bidetik, Bergarako eta Oñatiko eskola publikoekin batera, prozesu parte-hartzaile bat jarri zuten abian orain dela 2 ikasturte.
Irailaren 5ean, Guztion ahotsa izendatutako proiektuak bi ikasturte hauetan egindakoa aurkeztuko da. Eskoriatzako campuseko bilkuran, azalduko dira eskolen esperientziak eta orain arte egindako ibilbidea.
EGITARAUA
- 10:00-10:15 Ongi etorria
- Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea: Negore Ipiña (dekanoa).
- Gipuzkoako Foru Aldundia.
- 10:15-10:45 Nola ulertzen ditugu igarobideak? (Zehar eta Hazitegi ikertaldeak).
- 11:00-12:00 Nola bizi -izan- ditugu igarobideak?
- San Martin/Ipintza (Bergarako eskola publikoa).
- Errekalde/Oñati (Oñatiko eskola publikoa).
- 12:00-12:30 Atsedena.
- 12:30-13:45 Eta etorkizuneko erronkak?
- 13:45-14:00 Itxiera.
Iturria: mondragon.edu
Viewed 35 times