Ireki du izen-ematea Euskal Kulturgintzaren Transmisioan aditu ikastaroaren 9. edizioak.

Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak ireki du izen-ematea Euskal Kulturgintzaren Transmisioa (EKT) aditu tituluaren 9. edizioan. Euskal kulturgintzan erreferentziazko ikastaroa hasiko da 2022ko irailaren 24an. 

Ohi bezala, edizio berri honek ere uztartuko ditu atal teoriko-praktikoak eta ekintza ludikoak. Saio presentzialak egingo dira Eskoriatzako campusean, hilean behin, asteburuan, (larunbatetan, 09:30-20:00 eta igandetan, 09:30-13:30); bestelako lanak online egingo dituzte parte-hartzaileek (ikusi saio presentzialen egutegi osoa).

Dagoeneko konfirmatuta daude 9. edizioan parte hartuko duten aditu eta aritu askoren izenak; hala ere, laster lagun gehiago ere bilduko dira zerrendara:

  • Jose Angel Irigaray
  • Karmele Jaio
  • Joseba Sarrionandia
  • Uri Ruiz Bikandi
  • Ane Larrinaga
  • Haritz Azurmendi
  • Iker Galartza
  • Iban Ayesta
  • Juan Antonio Urbeltz
  • Ismael Manterola
  • Onintza Etxebeste
  • Jurgi Kintana
  • Joseba Agirreazkuenaga
  • Andoni Egaña
  • Saioa Alkaiza
  • Uxoa Zumeta
  • Agurtzane Laboa
  • Ximun Carrere
  • Ttittika Rekalt
  • Arantxa Iturbe
  • Nekane Peñagarikano
  • Isabel Etxeberria
  • Garazi Arrula
  • Juan Mari Larrarte
  • Maria Jesus Aranburu
  • Pako Aristi

Aditu titulu hau zuzenduta dago unibertsitateko lizentziatu, diplomatu eta graduatu guztiei, oro har. Bereziki, euskal kulturgintzaren eremu zabalean lanean diharduten profesionalei edota eremu horretan jardun nahi dutenei eta orobat euskaltzale guztiei.

Informazio gehiagorako:
Julene Gorrotxategi

idazkaritza.huhezi@mondragon.edu

600 02 27 20

www.mondragon.edu/ekt

Iturria:mondragon.edu

like0

Viewed 64 times