Brasilgo ordezkaritza bat Mondragon Taldeko kooperatibak ari da bisitatzen.

Universidade Federal Fronteira Suleko (UFFS) lau kidek eta Parana zonaldeko MST-ko beste hiruk osatzen dute delegazioa. Lanki eta Mundukide Fundazioa dira bisita hau koordinatzearen arduradunak.

Universidade Federal Fronteira Suleko (UFFS) lau kidek eta Parana zonaldeko MST-ko beste hiruk aste honetan zehar Mondragon Taldeko entitate eta enpresa kooperatiboak bisitatuko dituzte, gure herriko esperientzia kooperatiboa ezagutzeko helburuarekin.  Lanki eta Mundukide Fundazioa dira bisita hau koordinatzearen arduradunak, eta aurreneko hitzordua atzo goizean izan zuten, korporazioaren egoitza zentralera egindako bisitarekin.  Arratsaldean, berriz, Lanki Institutuan izan ziren.

Gaur –asteartea- bisitekin jarraituko du delegazio brasildarrak:  goizean Mondragon Unibertsitatea, ULMA eta Saiolanen izango dira, eta hiru kooperatiba hauetako jarduera  bertatik bertara ezagutzeko parada izango dute.  Asteazkenean, berriz, goiz osoan zehar MIKen izango dira, eta arratsaldean Kalitatea Fundazioa bisitatuko dute.

Ostegunean Ausolanen txanda izango da, eta ostiralean Leartikerrera joango dira.  Escola Agropecuariako Jean Errecarten hitzaldi batean ere hartuko dute parte, hala nola Esnetiken burutuko den saio praktiko batean, non estrategiak eta lan plangintzak aztertuko dituzten. 

Bai Lanki Institutua eta baita Mundukide Fundazioak ere harreman estua dute bi entitate brasildar hauekin, eta ordezkaritzaren ondoan izango dira une oro bisita hauek irauten duten bitartean.

 

590 (id: 1040129)

MST-ko kideak 2013ko ekitaldi batean.

UFFS

Universidad Federal da Fronteira Sulek (UFFS) Movimiento Sin Tierra de Brasileko (MST) ekonomia popular eta solidarioaren esperientziekin bat egin eta horiei guztiei babesa ematen die euren hastapen garaietatik.  Batez ere, zonalde horretako giza mugimenduen bultzaden ondorioz jaio zen unibertsitate hau, erregio horretako landa-errealitatearekin eta hezkuntza beharrekin bat zetozen hezkuntza instituzioak sortzeko aldarrikapenengatik, hain justu ere. 

Testuinguru honetan, unibertsitate honek formazio praktiko kooperatiboa garatzearen bokazioa du.  Horregatik, unibertsitate honen baitan Ikasketa Kooperatiboen Nukleoa garatzen da.  Era beren, ikasketa zentro honen hezkuntza eskaintzaren baitan Kudeaketa Kooperatiben Kudeaketarentzako Teknologoarena ere egon badago.

Iturria: MONDRABERRI.com

like0

Viewed 149 times