Profesionalei zuzendutako proiektu eta logistika kudeaketa ikastaroen edizio berriak.
Urrian hasiko dira hainbat ikastaro teknikak, tresnak eta metodologiak ikasteko haz daitezen produktibitatea, baliabideen optimizazioa eta alor industrialeko kudeaketaren hobekuntza.
Urrian Mondragon Unibertsitateak profesionalei zuzendutako hainbat ikastaro eskainiko ditu produktibitatea hobetzeko xedez logistikaren eremuan eta proiektuen kudeaketan.
Zure unea da, aprobetxatu aukera formatzeko eta zure gaitasun profesionalak hobetzeko.
Logistika eta erosketatan Executive Masterra:
Barneratuko dituzu estrategiak, tresnak eta teknikak lagunduko dutenak enpresaren eta horniketa katearen kudeaketa hobetzen. Jabetuko zara tresna eta tekniken aplikazio egokiak emaitzaren ondorioak hobetzean duen eraginaz. Formazioa zuzenduta dago ekoizpen, planifikazio, logistika, erosketa, horniketa edo kalitateko kudeaketa arduradunei.
Bilbo
Urte eta erdi, urrian hasita
Ostiral arratsaldea eta larunbat goiza
Ikasiko dituzu logistika operaziotan bikaintasuna sustatzen duten beharrezko jarraibide eta teknikak, barneratuko duzu horniketa katearen kudeaketaren bisio integrala eta esperientzia berriak ezagutzea ahalbidetuko dizun profesionalen foro batean parte hartuko duzu.
Bilbo
2020ko azarotik uztailera
Ostiral arratsaldea eta larunbat goiza
Proiektuen Kudeaketan aditu ikastaroa
Proiektuka lan egiten duzu eta kudeaketa hobetu eta optimizatu nahi duzu? Proiektu anitzeko ingurune batean egiten duzu lan eta bai tresnak bai teknikak behar dituzu efizientzia eta segurtasun handiagoz jarduteko? Ikastaro honetan ikasiko dituzu metodologiak eta ezagutu esperientzia praktikoak, zure aliatu izango direnak zure proiektuen kudeaketa hobetzeko.
Hernani
Urritik uztailera
Astelehenez egun osoz
Forma zaitez proiektuen kudeaketa modu arrakastatsuan optimizatzen laguntzen duten praktika eta tresnatan. Ikastaroak xede du Project Managementaren Instituteren PMP® zertifikazioa lortzea, estandar aurreratuenetakoa den PMBOKaren arabera.
Bilbo
Urritik otsailera
Ostiral goizez
Urtero 2.500 baino gehiago dira Mondragon Unibertsitatean profesionalei zuzendutako formazio programa presentzial eta onlinekoetan formatzen diren profesionalak. Gainera, hainbat dira gugan konfiantza ezartzen duten enpresak euren lantalderako berariazko ikastaroak diseinatzeko. Zure unea da, aprobetxa ezazu.
*Egun bizi dugun egoera soziala dela eta ikastaroek aldaketak izan ditzakete data edo egiteko moduetan, interesik bazenu kontaktatu gurekin eta informatuko zaitugu (cursosingeniería@mondragon.edu o 943 71 21 83 ).
Iturria: mondragon.edu
Viewed 59 times