Adinekoen Egoitzen Eredua hobetu beharraz

Koroa-birusak eragindako heriotzen % 67 Adinekoen Egoitzetan suertatu da. Euskadin 367 Egoitza dago eta bertan 13.899 lagun bizi dira.
Dakigunez gure egoitza asko eta asko Foru-Aldundiek eta Euskal Udalek joan den mendeko 80ko eta 90eko hamarkadetan sortutakoak dira. Bere diseinuak egoiliar taldeka hartzea arbatzatzat izan du eta, ondorioz, talde-gune ugari daukate: jangela, egon gela, telebista gela, taberna eta abar taldeak hartzera zuzenduta daude.
Tamalez, “taldekako egoitza eredu” horrek gabezia handiak erakutsi ditu koroa-birusak eragindako osasun-krisialdian.
Ahalik eta azkarren, urte amaiera baino lehen alegia, ezinbestekoa da " Adinekoen Egoitzen Eredu berri” bat garatzea egoera eta modu hoberenean oraindik gure artean izango dugun birusari aurre egiteko.
Erronka ez da makala. Izan ere birusari egoki aurre egitea konplexua da eta aldi berean egoitzen eraberritzeak atal askotariko lana eskatzen baitu.
Dena den, ezin dugu huts egin, gure nagusien bizitza jokoan baitago!
Viewed 140 times