Beharko genuke Greta Donostiara bidali

Gipuzkoan izandako “zabor-gerraren” ondoren Eskualde gehienek ahalegin handia egin dute hondakinen birziklapenean. Deba Goienak ondorio gorena lortu du %80 birziklapen maila eskuratuz. Donostia, berriz, erabat atzean geratu da %40-ko birziklapen mailarekin.
Donostiako huts egite hori deigarri suertatzen zait. Izan ere, Donostia Gipuzkoako hiri-nagusia denez eredugarria izan beharko lukeelako eta abantaila handiak eskuratzen dituelako. Hala, Foru Aldundiak udalak finantzatzeko duen funtsetik Donostiak gainetiko udalek baino %7,7 gehiago lortzen du, ia 10 M € urtero.
Horretaz gain, Gipuzkoako hiru-nagusia izateagatik, Donostiak eskuratzen dabilen inbertsioak ikusgarriak dira: Metroa (700 M €), Atotxako geltokia (101 M €), Koldo Mitxelena berriztatzea (9M €) eta baita urteetan zehar garatutako Miramoneko Parkea edo Tabakalera proiektuak ere.
Hori guztia gogoan, Donostiako birziklapen txepelkeria zuzentze aldera zera proposatuko nuke: bidal dezagun Greta bertara!
Viewed 119 times