DOMUSA TEKNIKek jakinarazi du bero ponpa hibrido berriak merkaturatuko dituela urtarrilean.

Soluzio osoagoa da, erregai fosilak erabiltzen dituzten galdarak energia aerotermikoarekin ordezteko, lehendik dagoen instalazioa aldatu behar izan gabe.

DOMUSA TEKNIKek jakinarazi du bero ponpa hibrido berriak merkaturatuko dituela urtarrilean. Aerotermia hibridoko soluzio hau da soluziorik osoena, samurrena eta merkeena, trantsizio energetikorako; alegia, erregai fosilak erabiltzen dituzten galdarak energia aerotermikoarekin ordezteko, lehendik dagoen instalazioa aldatu behar izan gabe.

Bero ponpa hibrido berriek kanpoko unitate bat dute, ura berotu edo hoztu behar denean airetik datorren energia aprobetxatzeko; ur hori barruko ur sanitarioko akumulagailu bat duen unitate batera eramaten da, eta hor dago baita ere buffer osagarri bat, berokuntza/hozkuntzarako, eta gasolio edo gas bidezko sorgailu osagarri bat. Barruko unitate horrek, gainera, ekipamendu hidrauliko osoa eta trinkoa du, etxebizitzan espazioa aurrezteko eta erabileran erabateko erosotasuna bermatzeko, kanpoko baldintza klimatikoak edozein direla ere.

DOMUSA TEKNIKek bi modelo jarriko ditu bezeroen esku:

FUSION HYBRID OIL (GASOLIO BIDEZKO AEROTERMIA HIBRIDOA)

Bero ponpa hibridoen gama bat, non gasolio sorgailu bat erabiltzen den energia osagarri gisa, etxeko ur bero sanitariorako, berokuntzarako eta hozketarako.

Lau modelo:

- Kanpoko bi modulu ‒8 kW-koa eta 11 kW-koa‒, barneko unitate batekin konbinatuta, 30 kW-ko tenperatura baxuko sorgailu osagarriarekin.

- Kanpoko bi modulu ‒8 kW-koa eta 11 kW-koa‒, barneko unitate batekin konbinatuta, kondentsaziorako 25 kW-ko sorgailu osagarriarekin.

Barruko moduluek, gainera, ur bero sanitarioaren metagailua dute ‒120 litrokoa, altzairu herdoilgaitzezkoa‒, bai eta 50 litroko primarioko bufferra ere.

FUSION HYBRID GAS (GAS BIDEZKO AEROTERMIA HIBRIDOA)

Bero ponpa hibridoen gama bat, non gas sorgailu bat erabiltzen den energia osagarri gisa, etxeko ur bero sanitariorako, berokuntzarako eta hozketarako.

8 kW-ko eta 11 kW-ko kanpo unitateak dituzten bi modulu, eta kondentsaziorako sorgailu osagarria duen 25 kW-ko barne unitate bat.

Barruko moduluak, gainera, etxeko ur beroaren metagailua dauka ‒115 litrokoa, altzairu herdoilgaitzezkoa‒, bai eta 50 litroko primarioko bufferra ere.

"1ean 5" aerotermia hibridoko produktu berri hau (berokuntza, hozketa, ur bero sanitarioa, sorgailu osagarria eta primarioko buffer gordailua) produktu berriak, praktikoak, erabiltzeko errazak eta instalatzeko errazak ikertzeko eta garatzeko egin dugun etengabeko lanaren emaitza da.

Iturria: domusateknik.com

 

like0

Viewed 121 times