Fagor Arrasatek inguruko PYMEekin harremanak sendotu ditu.

Debagoieneko PYMEetako 30 bat ordezkari Fagor Arrasatek Mondragoen duen egoitza nagusian izan dira, eta konformazio eta ebaketa lineen fabrikatzaile honetako zuzendari nagusiarekin bildu dira, David Pascualekin. 

"Topaketa baliagarria izan da arduradunen artean harreman zuzena izateko - adierazi du Fagor Arrasatek - eta bezero/hornitzaileen arteko harreman potentzialak sustatzeko erronkak eta beharrak bateratzeko".
 
Bilera Fagor Arrasateko instalazioetara egindako bisitarekin osatu da, "bere jardueraren beharrak bertatik bertara ezagutzeko". Saiolanek bultzatutako ekimenaren helburua da "eskualdeko PYMEek harreman berriak aztertzea, banaka edo elkarlanean, aurrean dituzten erronkei erantzun ahal izateko". 

595.PYMEekin.SAIOLAN-FAGORARRASATE (id: 533444)

Iturria: mondraberri.com

like0

Viewed 64 times