Malgutasuna, digitalizazioa eta programazio-software berritzaile bat dira Danobaten xafla eraldaketarako dibisioaren apustu garrantzitsuenak BLECHEXPO eta FABTECH azoketan.

DANOBATen xafla dibisioa BLECHEXPO (Stuttgart, azaroak 5-8) eta FABTECH (Chicago, azaroak 11-14) azoketan izango da. Han aurkeztuko ditu bobinatik elikatutako laser bidez ebakitzeko arloan dituen azken soluzio teknologikoak, bai eta digitalizazio, automatizazio eta produkzio-prozesuak sistema bakar batean integratzeko egin duen apustua ere. Stuttgart-eko standa 8305 zenbakian egongo da 8. Hall-ean eta Chicagon A4386 stand-zenbakia izango du.

DANOBATen laser blanking bidezko soluzioek iraultza ekarri dute prentsa tradizionalen sektorera, soluzioak erabiltzearen abantailak askotarikoak baitira tradizionalekiko. Garrantzitsuenen artean honakoak azpimarra ditzakegu: mantentze lanetan eta energian dagoen aurrezpena, alfer-denborarik ez izatea, espazioa optimizatzea eta, batez ere, eskaintzen duen malgutasun handiagoa. Abantaila horiek guztiek egiten dute DANOBAT LB makina sistema optimoa izatea serie ertain eta laburretan.

DANOBATek apustu egiten jarraitzen du soluzio berezi eta berritzaileak garatzeko, betiere, behar zorrotzenak asetzeko asmoarekin. DANOBAT LB bobinatik abiatutako laser bidez ebakitzeko makina pertsonalizatua da eta bezero bakoitzaren behar bereziak asetzeko neurrira diseinatzen da. Gainera, tolesketa soluzio desberdinekin konbinatu daiteke, horrela bukatutako pieza automatikoki eskuratzea ahalbidetzen duen linea malgu osoa lortuz sistema bakarrean.

 

Apustu digitala

BLECHEXPO eta FABTECH azoketan DANOBATen xafla eraldaketarako dibisioak aurkeztuko dituen zerbitzu digitalen eskaintzaren barruan, nabarmentzekoa da Smart HMI sistema, DANOBAT LB makinan txertatuta doana eta makinaren eragiketetarako laguntza berritzaileak eskaintzen dituena. Gainera, ekipoaren egoeraren eta bere funtzionamenduaren gaineko informazioa denbora errealean eskuratzea ahalbidetzen du.

DATA SYSTEM da ekipoak txertatuta daraman beste soluzio digital bat. Soluzioa analisi tresna indartsua da, eta makinak sortzen dituen datuak bildu eta kudeatzen ditu, makinaren errendimendu optimoa lortzeko. Tresna horrek hainbat aukera ditu, hala nola makinaren prozesua denbora errealean monitorizatzea eta alarmak eta energiaren kontsumoak kudeatzea. Gainera, produktibitateen gaineko txostenak ematen ditu.

 

Software berria piezen programazio automatikorako

Azoka honetako berrikuntza nagusia da lerroaren programaziorako eta kudeaketarako software berriaren aurkezpena. Software honekin, zeinak mekanizazioaren eta nesting-en erabateko kudeaketa automatikoa egiten duen eta DANOBAT LB bobinatik abiatutako laser bidezko makinek duten, materialak optimizatzen dira eta piezen irteera eta pilaketa kontrolatzen dira.

Urrats handia da, bai lanen prestatzen- denborak nabarmen arinduko zaizkielako bezeroei, bai eta baliabideak aurreztea ere ahalbidetuko duelako.

 

Aplikazioen aukera handia

Bobinatik abiatuta laser bidez ebakitzeko sistema honen aplikazio eremua oso zabala da; beraz, beharrezkoa da kasu bakoitzean aztertzea zeintzuk diren bezeroaren premiak: ebaki beharreko material motak eta lodierak; beharrezko produktibitatea; piezen ezaugarriak; etab.

Besteak beste, teknologia honek honako sektoreetan du onarpen ona:

Iturria: danobatgroup.com

 

like0

Viewed 71 times