FABRIKAZIO GEHIGARRIAren aukerak industriaren alorrean.

Negozio-aukera berriak identifikatzen lagunduko duten disrupzio teknologikoen etengabeko bilaketan murgilduta dabil sektore industriala gaur egun. Zalantza barik, FABRIKAZIO GEHIGARRIA da esanguratsuenetako bat dauzkan aplikazio eta erabilera aukerengatik.

Fabrikazio gehigarria negozio erreal eta finkatua bihurtzen ari diren aktoreen bitartez, jardunaldi honen helburua da MONDRAGONek eta bertan dauden kooperatibek erronka honi aurre egiteko moduak aztertzea.

Fabrikazio gehigarriak nola lagun diezaioke balioa eta errentagarritasuna eskaintzeari?

Zeintzuk dira jarraitu beharreko pausuak Fabrikazio gehigarrian hasteko? Makina bat erosi behar dut edo ba al daude beste aukera batzuk? Nork orienta nazake bide honetan?

Fabrikazio gehigarriari errentagarritasuna ateratzen ari diren zein adibide industrial existitzen da gaur egun nazioartean?
Zergatik ulertu behar dugu Fabrikazio gehigarria enpresa industrialentzat balio estrategikoa duen zerbait bezala?
Nola lagun dezakete IDDO eta Materialise enpresek hainbeste “zarata” ateratzen ari den sektore honek dituen negozio-aukeren aurrean ikuspegi argi bat izaten?
Teknologia honek ba al dauka fabrikazio industrialak egiteko heldutasun nahikoa?

Testuinguru honetan, MONDRAGON Sustapen Zentroak, Loop negozio-eredu berrietan aditua den aholkularitza-enpresarekin batera, MONDRAGONeko zuzendaritza organoei zuzendutako jardunaldi hau antolatzen dugu. Bertan, Materialise eta Iddo enpresen eskutik, Europako 3D inprimazioan fabrikatzaile nagusiena, merkatuan kasu erreal gehien dituena eta sektore honetan aditua den MONDRAGONeko enpresa, hurrenez hurren, mundu mailako industrietan teknologia hauen inplementaziorako proposamenak modu egiaztagarrian aztertu ahal izango ditugu.

Etortzeko interesa izanez gero, ondorengo FORMULARIOAN eman dezakezu izena. Izen-ematea urriaren 30 arte zabalik egongo da.

Jardunaldia Garaia Parke Teknologikoan izango da:

Goiru Kalea, 1

20500 Arrasate-Mondragon (Gipuzkoa)
Kokapena: https://goo.gl/maps/g98jfP6YqcZXV5ky7

Azaroaren 6an Arrasaten espero zaitugu!

like0

Viewed 50 times