MONDRAGONeko BACen esperientziaren aurkezpena FAGOR EDERLANek antolatutako CO-15 Jardunaldian.

Kooperatiba sortu zenetik 50 urte bete direla eta, FAGOR EDERLANek lan jardunaldi bat antolatu zuen joan den irailaren 18an, H Eneko Exploratorioumeko instalazioetan, Arrasateko Garaia Berrikuntza Gunean. Ekitaldiaren izenburua 'Co-session#15' izan zen, eta MONDRAGONeko eta Co-Society erakundeko 64 enpresatako ordezkariek parte hartu zuten; azken hori hainbat sektoretako enpresa garrantzitsuek osatutako klub bat da, eta bere helburua enpresen arteko berrikuntza eta lankidetza proiektuak bilatzea da.

'Co-session#15' saioaren lan programa ongietorri ekitaldiarekin hasi zen, Co-Societyren fundatzailea den Alfons Cornellaren eskutik.  Alfons Cornellaren hitzaldiaren ondoren, FAGOR EDERLANeko Sustapen eta Berrikuntzako zuzendaria den Jesus Fernandezek gaur egun kooperatiba garatzen ari den dibertsifikazio eta ekintzailetza estrategia aurkeztu zuen.

Ondoren parte hartu zuten MONDRAGONeko Sustapen Unitateko arduradun korporatibo Jose Maria Usatorrek, MONDRAGONeko BACen dinamizatzaile Mikel Orobengoak, eta Mondragon Team Academyko kofundatzaile Jose M. Luzarragak, eta horiek MONDRAGONeko bateko eta besteko plataformak Berrikuntzaren eta Ekintzailetzaren sustapenaren arloan egiten ari diren ahalegina azaldu zuten.

Arratsaldean, CO-15 Jardunaldiko parte hartzaileek hainbat lan tailer protagonizatu zituzten, negozio berrien aukeren identifikazioa sustatzera zuzenduta, enpresa parte hartzaileen aktiboen hibridazioaren eta uztarketaren bitartez, askotariko oso eremuetan, hala nola: New Fab – fabrikaziorako beste etorkizun batzuk; Food Chain – elikadura kateko negozio berriak; Healthy Life – etorkizuneko osasun erronkak eta zahartzaroa; New Energy – garapen bidean dauden eskualdeetarako energia; eta HYB Services – zerbitzuen eta aktiboen hibridazioa eta integrazioa, bezeroa fidelizatzeko.

Finean, CO-15 Jardunaldia FAGOR EDERLAN sortu zeneko 50. urteurrena ospatzeko modu bikaina izan zen, etorkizunezko klabean.

 

like0

Viewed 157 times