Sutea izan zen atzo Oñatiko LANA kooperatiban.
Sutea izan zen atzo Oñatiko Santxolopetegi auzoko Lana enpresan. Ertzaintzak jakinarazi duenez, 17:50ean sortu zen sua hoditerian zegoen zerrautsak su hartzean. Suhiltzaileek 19:00etarako itzali zuten sua eta hoditeria soilik izan zen kaltetua. Ertzaintzak jakinarazi du ez zela zauriturik egon.

Iturria: GOIENA.eus
Viewed 148 times
