GSR Koop. Elkarteak Andosilla eta Mendabiako adinekoen egoitzak kudeatuko ditu

Pasa den abuztuaren 1az geroztik Mondragon Taldeko GSR Koop. Elkarte arrasatearra Nafarroako adinekoen bi egoitza kudeatzen ari da:  Andosillako “San Sebastian” izenekoa eta Mendabiakoa, hain justu ere.

Andosillako egoitzak solairu bakarra du, bertan gune komunak eta osasun zerbitzuak daudelarik.  Egoitza honek 46 adinekoentzako lekua du eta, horrekin batera, eguneko arreta zerbitzuan beste 10 plaza gehiago ditu.  Mendabiako zentroak, berriz, 48 egoiliar hartzeko lekua du eta, aurreko kasuan bezala, eguneko arreta zerbitzuan ere beste 10 plaza ditu.

GSR Mondragon Taldearen baitan dagoen kooperatiba da, “tokiko enplegua sustatzearen konpromisoarekin adineko pertsonentzako zerbitzuak eskaintzen dituena”.  Zerbitzu hauen baitan, erresidentziak, etxez-etxeko laguntza zerbitzua, eguneko  zentroak, etxebizitza komunitarioak eta  tutoretzapeko etxebizitzak daude.

Gaur egun GRS S.Coop-k hamabi egoitza -Aretxabaleta, Segura, Legazpi, Otxandio, Bernedo, Orozko, Markina, Montesclaros, Victoria Enea, Irun, Mendavia eta Andosilla-, hamar  eguneko zentro -Usurbil, Irun, Zegama, Legazpia, Orozko, Markina, Campezo, La Guardia, Logroño, Mendabia eta Andosilla-,  bi  etxebizitza komunitario -La Guardia eta Campezo- eta etxerako laguntza zerbitzuak kudeatzen ditu Legazpia eta Zegama

like0

Viewed 179 times