Karbono-zuntza izango da datorren otsailaren 21ean ospatuko den jardunaldiko protagonista.

Azken urteetan aplikazio ezberdinetarako karbono-zuntzaren erabileran joera positibo argia antzematen da eta hurrengo urteetan gorantz egingo duela aurreikusten da. Honek duen garrantziaz oharturik, Leartikerrek Aernovarekin elkarlanean datorren otsailaren 21erako karbono-zuntzean oinarritutako jardunaldi bat antolatu du Lea-Artibai Berrikuntza Gunean (Markina-Xemein, Bizkaia).

Jardunaldi hori, Leartikerrek gidatzen duen eta Interreg Sudoe Programak EGEFren bidez diruz lagundutzen duen, AEROCAR proiektu europarraren baitan antolatutako ekintza bat da. Izan ere, ekimen honetan proiektuaren baitan karbono-zuntzarekin garatu diren hainbat prototipo eta euren ezaugarriak aurkeztuko dituzte.

Azkenaldian, karbono-zuntzaren aldeko apustuak indarra hartu du, izan ere, automozioaren industriako hornitzale handiak 2025. urtean kate handietan produzitzen hasiko diren fabrikazio ereduetarako prototipoak garatzen dabiltza eta, ondorioz, material honen salneurrian beherakada nabarmena ekarriko du.

Ingelesez ospatuko den jardunaldi honetan, karbono-zuntzarekin materialak ekoizten dituzten hainbat enpresak parte hartuko dute; ASTAR enpresa lokala esaterako, Europan erreferentea den karbono-zuntzarekin egindako SMC produkzio-lerro bat atera berri duen SMC/BMC materialen fabrikatzailea. Material termoplastikoetan karbono-zuntza erabiltzen aintzindaria den eta automozioa eta aeronautika industrietarako karbono-zuntzarekin egindako produktuen katalogo zabala duen Alemaniako LEHVOSS enpresa ere bertan izango da. Bestalde, IPPE Austriako Institutu Teknologikoak simulaziorako erreminten inguruko ekarpena egingo du eta EXTRACTHIVE enpresa frantziarrak karbono-zuntz birziklatuaren hornidura aukerak mahaigaineratuko ditu. Ponenteen behin betiko zerrenda laister emango da jakitera.

Iturria: leartiker.com

 

like0

Viewed 103 times